Kaarlo Juho Ståhlberg
Kaarlo Juho Ståhlberg (Suomussalmi, Finlandiako Dukerri Handia, 1865eko urtarrilaren 28a – Helsinki, 1952ko irailaren 22a) Finlandiako lehendabiziko presidentea izan zen 1919tik 1925era.
Zuzenbideko doktoregoa Helsinkiko Unibertsitatean, finlandiar Senatuan lan egin zuen Finlandiako Dukerri Handiaren garaian eta Finlandiaren errusiartzearen aurka agertu zen. Nazionalista liberala eta finlandiar errepublikanismoaren aitzindaria izan zen. 1919ko konstituzioaren egileetako bat izan zen, eta herrialdeko lehen presidente hautatu zuten. Erreforma sozial eta politiko moderatuak babestu zituen eta barkamena eman zien alderdi gorriko kideei. 1925ean berriz hautatzeari uko egin zion eta 1931 eta 1937ko hauteskunde presidentzialetan garaitua izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako Presidenteak | ||
---|---|---|
Kaarlo Juho Ståhlberg (1919–1925) • Lauri Kristian Relander (1925–1931) • Pehr Evind Svinhufvud (1931–1937) • Kyösti Kallio (1937–1940) • Risto Ryti (1940–1944) • Carl Gustaf Emil Mannerheim (1944–1946) • Juho Kusti Paasikivi (1946–1956) • Urho Kekkonen (1956–1982) • Mauno Koivisto (1982–1994) • Martti Ahtisaari (1994–2000) • Tarja Halonen (2000–2012)• Sauli Niinistö (2012–2024) Oraingoa: Alexander Stubb (2024–) |
Artikulu hau Finlandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |