Kanem-Bornu Inperioa
Kanem Inperioa Manden Kurufa | |||||
---|---|---|---|---|---|
700 aldean – 1846 aldean | |||||
Monarkia | |||||
| |||||
Kanem inperioaren hedadura 1200 aldean. | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | •Njimi (s. XII-1460) • Ngazargamu (1460-1809) • Kukawa (1809-1846) | ||||
Azalera | 777,000 km2 km² | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Tedaga Dazaga Saharako beste hizkuntzak | ||||
Erlijioa | Erlijio tradizionalak, islam | ||||
Historia | |||||
|
Kanem Inperioa edo Kanem-Bornu Inperioa Afrikan VIII. mendetik 1840 hamarkada arte iraun zuen egitura politikoa izan zen. Bere zabalkunde handiena izan zuenean egungo Libiaren hegoaldea, Txad, Nigeria ipar-ekialdea, Niger ekialdea eta Kamerun iparraldea hartu zuen. Urrezko garaian, 1230. urtearen inguruan, 10 milioi pertsona izan zuen gutxi gorabehera.[1]
Garaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berez, Karen-Bornu Inperioa bi Inperioen jarraipena da:[2]
- Kanem Inperioa: 700–1380.
- Bornu Inperioa: 1380 inguru–1893.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko inperioa Kanem deitua izan zen, eta Txad lakuaren inguruan kokatutako tribuen batasunetik sortu zen; Saharaz hegoaldeko Afrika Ekialde Hurbilarekin lotzen zuten merkataritza-ibilbideetan kokatuta zegoen. Kanuri izeneko talde batek Kanem aldera migratu zuen XII. mendean, eta XIII. mendean inguruko lurrak konkistatzen hasi zen. Hedapenik handiena Sefuwa dinastiako Dunama Dibbalemi maiaren (erregea) erregealdian gertatu zen, 1221etik 1259ra. Hori izan zen islamera bihurtu zen lehenego kanurietakoa; jihada auzoko tribuen aurka deklaratu zuen eta konkista aldi luze bati ekin zion. Txad lakuaren inguruan bere lurraldea sendotu ondoren, Fezzan (Libia) inbaditu zuen iparraldean, eta Hausa lurraldea (Nigeria) mendebaldean.
Hedapen honen helburua iparralderanzko merkatal bideak babestea izan zen. Merkataritza hazi zenean, Kanuri Inperioa ere handitu zen. Oihal, gatz, mineral eta esklaboen truke, kanuriek kobrea, su-armak eta zaldiak jaso zituzten. Bere gorenean, kanuriek Afrika iparraldeko zati zabal eta estrategiko bat kontrolatu zuten. Afrikako iparraldeko merkataritza-bide guztiek zeharkatzen zuten bere lurraldea. Kanurien kultura aldatu egin zen haien aberastasuna handitu zenean. Pixkanaka, bizitza nomada sedentario batekin aldatu zuten, hiriguneak sortuz, Anjimi bezala, inperioko lehen hiriburua.
XV. eta XVI. mendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunama Dibbalemi hil ondoren, barne liskarrak inperioa urratzen hasi ziren. Hala ere, XV. mendearen hasieran, Sewufa dinastia Kanemetik Bornorantz birbideratu zen, Txad lakuaren mendebaldeko erresuma. Inperioak ehun eta berrogeita hamar urte behar izan zituen bere egonkortasuna berreskuratzeko. Ali Gaji maiaren erregealdiak (1497-1515) inperioaren barne banaketa amaitu zuen. Bere indarrek Njima hiriburu zaharra kendu zioten Bulala dinastia errebeldeari, baina hala ere hiriburu berri bat ezarri zuen Ngazargamun. Biziberritze hori Songhai Inperioaren kolapsoarekin batera gertatu zen, Kanem-Bornurentzat zorioneko gertaera izan zena.
Idris Aloomaren erregealdian (1580-1617), kanurien boterea Fezzango eta Hausa erresumen lurretan beren autoritatea berrezartzeko adina handitu zen, otomandarrengandik lortutako mosketez hornitutako armada bati esker. Idris Alooma islama Afrikan zehar zabaltzeko bere boterea erabili nahi zuen beste fededun sutsu bat izan zen, eta horregatik yihad aldarrikatu zuen, konbertsioak bultzatzeko. Inperioaren azken berrehun eta berrogeita hamar urteetako oinarri politiko-administratiboak jarri zituen.[3]
Inperioaren amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inperioa azkenean 1840ko hamarkadan hondoratu zen. Hori ulertzeko datu desberdinak daude: Fulani Inperioa, mendebaldean kokatua, aurka zuen eta haien botere gero eta handiagoari aurre egin behar zion. Botere kolonialen hedapenak kontinentean, bestetik, gainbehera zetorren inperioa errematatu zuen; Wadai erresumak menperatu zuen 1846an.[4]
Historia testua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanurien historia Dunama Dibbalemi maitik aurrera Diwan (benetako kronikak) izenburua du eta 1850ean H. Barth arkeologo alemaniarrak aurkitu zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.artehistoria.com/es/contexto/imperio-kanem-bornu
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20220131184009/https://kripkit.com/imperio-kanem-bornu/
- ↑ R. O. Collins & J. M. Burns (2007): A History of Sub-Saharan Africa, Cambridge University Press, ISBN 978-0-521-86746-7.
- ↑ https://historiadeafrica.com/el-imperio-kanem-bornu-unio-el-antiguo-chad-libia-camerun-niger-y-nigeria/