Edukira joan

Karlos I.a Albretekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos I.a Albretekoa

Frantziako kondestablea

Bizitza
Jaiotza1368ko abendua
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAzincourt1415eko urriaren 25a (46 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaArnaud Amanieu, Lord of Albret
AmaMargaret of Bourbon, Lady of Albret
Ezkontidea(k)Marie de Sully (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAlbreteko leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
GraduaFrantziako kondestablea
Parte hartutako gatazkakLancastrian War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 37966685 Edit the value on Wikidata

Karlos I.a Albretekoa (1368ko abendua - 1415eko urriaren 25a), Frantziako kondestablea (1402-11 eta 1413-15) eta Agincourteko gudu tragikoan bere herrialdeko armada zuzendu zuten komandante taldeetako bat izan zen.

Familia noblekoa izan arren (Arnaud Albreteko Jaunaren semea zen), Karlos, ia plebeio baten mailara erori zen, borgoinar fakzioak Frantziako gortean boterea irabazi zuenean.

Bere dohain militarrak kalitate handikoak ziren. Bertrand Du Guesclinen gidaritzapean borrokatzen ikasi zuen, eta beti nabarmendu zen taktikari bikain gisa eta borrokan zuen kemenarengatik.

Albretekoak Frantziako armadaren agintea jaso zuen Agincourteko guduan, Joan II.a Le Maingre mariskalarekin ("Boucicault" ezizenez) eta David de Rambures Errege Etxeko Baleztarien buruarekin batera. Hala ere, dukeen triunbiratu baten gainbegiradapean jarri zituzten (Joan Beldur Gabea Borgoinakoa, Karlos Orleanskoa eta Joan Alençongoa), hauek, gaitasun militar txikiagoarekin eta euren arteko gorroto eta ezberdintasun handiengatik nahastuta, Albretekoaren erabaki taktiko asko blokeatu, zaildu eta desbaimendu zituztelarik, arrakastaren eta porrotaren arteko aldea suposatu zezaketenak. Albretekoaren eta hiru dukeen aginduen arteko alderik garrantzitsuena, lehenengoak, ingelesen aurka zuzen jokatu nahi ez izatean datza, indar profesional eta mugikor txikiekin, bere maisu Guesclinengandik ikasitako taktika. Hala ere, nobleek, mugigarritasun gutxiko armada handi bat eratzera behartu zuten, errekrutatze bidez bildutako soldaduz osatua, diziplinarik gabekoa eta txiroki motibatua. Indar honekin garaitua izan zen Agincourten.

Karlos Albretekoak berak zuzendu zuen frantziar armadako abangoardia nagusia, eta berarekin egin zuen aurrera, ingelesen aurka gorputzez gorputz (melée) borrokatu arte. Ekintza honetan hil egin zuten.

Bere semeetako bigarrenak (Karlos ere deitua) kondestable karguan ordezkatu zuen. Lehenalabak (Joana) 1422an Joanes I.a Foixkoa ezkondu zuen, eta gazteenak, Katalina, Karlos V.a erregearen seme ez-legitimoa zen Joan de Montagukoak ezkondu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]