Karlos XII.a Suediakoa
Karlos XII.a Suediakoa | |||
---|---|---|---|
1697ko apirilaren 5a (juliotar egutegia) - 1718ko azaroaren 29a (juliotar egutegia) ← Karlos XI.a Suediakoa - Ulrika Eleonor Suediakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | The Royal Court Parish (en) eta Stockholm, 1682ko ekainaren 27a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Halden, 1718ko abenduaren 11 (36 urte) | ||
Hobiratze lekua | Q28379916 | ||
Heriotza modua | borrokan hilda: guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Karlos XI.a Suediakoa | ||
Ama | Ulrika Eleonor Danimarkakoa | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Palatinate-Zweibrücken (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | suediera | ||
Irakaslea(k) | Andreas Nordenhielm (en) Erik Lindschöld (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra eta monarka | ||
Altuera | 176 zentimetro | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
Karlos XII.a (Stockholm, 1682ko ekainaren 17a - Frederikshald, 1718ko azaroaren 30a) Suediako erregea izan zen 1697tik 1718ra bitartean. Karlos XI.a bere aitaren ondorengo izan zen, hamabost urte zituela. Errusia, Danimarka, Polonia eta Saxoniako lurraldeak, Suedia gero eta indar handiagoa hartzen ari zelako kezkaturik, kontra aliatu zitzaizkion (1699), eta Iparraldeko Gerra Handia hasi zen. Zenbait gudutan arrakasta handiak lortu zituen: Federiko IV.a Danimarkakoaren kontra (Travendhaleko Bakea, 1700), Errusiako Petri I.a Handiaren kontra (Narvako gudua, 1700) eta Augusto II.a Poloniako errege eta Saxoniako hauteslearen kontra (Dunako Gudua, 1701). Bakea sendotu ordez, Polonia beretu nahiago izan zuen; Stanislas Leszcynski jarri zuen han errege. Augusto II.a Saxoniatik bertatik ere kanpora egotzi nahi izan zuen (Altranstädteko Bakea, 1706). Petri Handia Errusiakoari eraso zion, eta Ukrainan barrena sartu zen. Poltavako Guduan (1709), ordea, hark menderatu zuen, eta Turkiara ihes egin behar izan zuen Karlos XII.ak (1709-1714). Handik aurrera hondamenak pilatu ziren: Stanislas Poloniako erregetzatik kendu zuten, eta Danimarkak Suedia hegoaldea inbaditu zuen. Suediara itzuli zenean (Turkiatik ihes egin eta hamalau gau eta egunez Habsburgotarren lurraldeak eta Germaniakoak ezkutuan igaroz), gauzak zuzendu eta Danimarkari Norvegia kentzen ahalegindu zen. Fredrikshalden Setioan hil zen. Alderdi militarrez gainera, zientzia eta teknikako gai askotan aditua zen, eta gerrak utzi zion denboran, Suediako artearen eta literaturaren bultzatzaile izan zen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos XII.a Suediakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.