Katalina Hennebergekoa
Katalina Hennebergekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Schleusingen, 1334 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Meissen, 1397ko uztailaren 15a (egutegi gregorianoa) (62/63 urte) |
Familia | |
Aita | Henry VIII of Henneberg-Schleusingen |
Ama | Jutta von Brandenburg |
Ezkontidea(k) | Frederick III (en) (1344 (egutegi gregorianoa), 1346 (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Katalina Hennebergekoa (Schleusingen, 1334 – Meissen, 1397ko uztailaren 15a) Hennebergeko kondesa zen jaiotzez eta Meissengo margravesa eta Turingiako landgravesa ezkontzaz 1347tik aurrea. Frederiko Meissengoarekin ezkondu eta gero Wettingo etxeak bere aitaren lurrak oinordetzan jaso zituen. Henrike IV.a Henneberg-Schleusingenekoa eta Judith Brandenburgo-Salzwedelekoaren bigarren alaba izan zen.
Henrike IV.a hil zenean, testamenduan oinordetza eman zizkien Hennebergeko konderriaren hainbat lur sail bere emazte eta alabei, beste zatiak bere anaia Joani utziz. Judith hil zenean 1353ko otsailaren 1ean, alabek jaso zuten lurra eta otsailaren 9an Frederiko Meissengoak Coburg inguruko lurraldeak eskuratu zituen.
Bikoteak hiru seme alaba izan zituen heldu izatera iritsi zirenak. Senarra hil zenean, hala ere, semeak oraindik adinez txikikoak ziren. Katalinak bere lurraldeak zein senarraren lurrak kudeatu zituen hauek helduak izan arte. Tarte horretan hainbat gai garrantzitsu erabaki zituen eta bere zigilu propioa ere izan zuen.