Khorasan
Khorasan | |
---|---|
Iran | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Iran |
Hiriburua | Maxhad |
Deuseztapen data | 2004ko irailaren 29a |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°18′N 59°36′E / 36.3°N 59.6°E |
Demografia | |
Hizkuntza ofiziala | persiera |
Khorasan[1] Irango antzinako probintzia da, herrialdearen ipar-ekialdean, Turkmenistanen eta Afganistanen mugan kokatua. 314.300 kilometro koadroko eremua hartzen zuen, eta 4.162.000 biztanle zituen 1985ean. Hiriburua Maxhad zuen. 2004ko irailetik aurrera, hiru probintziatan zatiturik dago:
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean bi mendi sail ditu: Elburz mendien jarraipena, eta Koppeh Dag. Mendebaldetik gatz basamortu handi bat sartzen da Khorasanen: Dasht-e Kavir, duna sail handiekin. Oasi asko dago: iparraldean handiak eta ugariak dira, elkarren hurbil, baina hegoaldean txikiak eta bakanak. Ibai iraunkor bakarrak Atrak, Kal-e Mureh, Rud-e Sur, eta Kashaf Rud dira; ibaiaren behealdean ura gazia dute gehienek.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina gaur egun Turkmenistanen eta Afganistanen dauden zenbait lurralde ere hartzen zituen. Akemenestarren (K.a. 559-330) eta Sasandarren (K. o. 224-651) inperioen zatia zen. 651-652ean arabiarrek konkistatu zuten eta ia askatasun osoa izan zuen, lehendabizi Toghril Begek, gero Gengis Khanek eta geroago Tamerlanek konkistatu zuten arte. Geroztik Iranen mende egon da.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleen artean leinu asko daude: kurduak, turkomanoak, timuriak, heidariak, balutxiak, arabiarrak, ijitoak, etab.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberastasun iturriak hauek dira: nekazaritzan, kotoia, laboreak, fruituak, tabakoa; abere hazkuntza, artiletarako batez ere; meatzaritza; turkesak, gatza, burdina, kobrea, beruna, zinka, ikatza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).