Kitoi
Itxura
Kitoia (grezieraz χιτών), Antzinako Greziako jantzi bat da. Gizon zein emakumeek janzten zuten tunika bat da. Garairik antzinakoenetan, hasieran, artilez egina zen, eta, ondoren, lihoz egiten hasi zen. Orduan, luzeago bihurtzen da, gerriko batekin gerrian eramateko.
Gizonezkoetan, hanka, izterraren erdialderaino estal dezake, edo oineraino jaitsi. Marrazki geometrikoekin apain daiteke jaiegunetarako, eta pallium izeneko beroki batekin eraman daiteke.
Emakumezkoek, luze daramate. Batzuetan, kitoi joniarra aipatzen da. Lihoa agertuz batera, pixkana-pixkana, peploa ordezkatzen du, honengandik, bularraren gainean tolesturetan ez erortzeagatik ezberdintzen dena, eta gerrian harrotua eramaten da gerriko bati esker.