Kristina Suediakoa
Kristina Suediakoa | |||
---|---|---|---|
1632ko azaroaren 6a - 1654ko ekainaren 6a ← Gustavo II.a Adolfo - Karlos X.a Gustavo Suediakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Stockholm eta Tre Kronor Castle (en) , 1626ko abenduaren 7a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Erroma, 1689ko apirilaren 9a (juliotar egutegia) (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vatican Grotto (en) San Petri basilika | ||
Familia | |||
Aita | Gustavo II.a Adolfo | ||
Ama | Maria Eleonora of Brandenburg | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Vasa dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | suediera alemana frantsesa nederlandera italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arte bildumagilea, monarka, margolaria, idazlea eta filosofoa | ||
Influentziak | René Descartes | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa Luteranismoa katolizismoa | ||
Kristina Suediakoa (Tre Kronor gaztelua, Stockholm, 1626ko abenduaren 18aGreg./abenduaren 8aJul. - Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1689ko apirilaren 19a) Suediako erregina izan zen 1632tik 1654ra.
Gustavo II.a Adolfo eta Maria Eleonor Brandenburgekoaren alaba izan zen. Aita 1632an hil zen Lützengo guduan eta Kristina erregina bihurtu zen hamar urterekin.
Kristina gizon bat balitz bezala hezi zuten, eta 18 urterekin koroatu zuten. Hogeita hamar Urteko Gerra amaitzea lortu zuen. XVII. mendeko emakume ikasienetako bat izan zen. Liburuak, eskuizkribuak, margolanak eta eskulturak gustatzen zitzaizkion eta erlijioa, filosofia, matematika eta alkimiaz interesatu zen. Zientzialari asko hartu zituen Stockholmen, "Iparraldeko Atenas".
Eskandalu handia sortu zuen ez ezkontzea erabaki zuenean. 1654an abdikatu eta katolizismora bihurtu zen. Erromara joan zen eta han Barrokoko margolari, musikari eta konpositoreak patronizatu zituen. Vatikanoko San Petri basilikan lurperatuta dago.