Kuartzita
Kuartzita | |||
Arroka metamorfikoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kuartzoa |
Kuartzita harea kuartzotsuen metamorfismoaz sortzen den arroka da. Oso gogorra da eta ez da batere erraz higatzen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuartzita gehienek beren osaeraren %90a baino gehiago kuartzoz osatua daukate, batzuk %99a ere izan dezakete. Tenperatura eta presio altuan birkristalizaturiko arrokak dira, foliaziorik aurkezten ez dutenak. Normalean zuri edo gris argiak dira baina oxido ferriko trazak badituzte gorrixkak izan daitezke. Noizbehinka hori, berde edo urdinak ere aurkitu daitezke, izan ditzaketen mineral gehigarrien arabera.
Higadura kimikoarekiko oso erresistentea da eta tontor zorrotzeko mendilerroak eratzen ditu, honen adibide garbia dira Ipar Amerikan dauden Appalacheak. Meteorizazio motel honekin sortarazten dituen lurzoruak finak izaten dira eta ondorioz landaretza urria izaten dute mendilerro hauek.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuartzoa lortzeko iturri naturala da. Erdi Aroan sukarriaren ordezko erabili ohgi zen baina kalitate eskasagoko materiala da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kuartzita.
-
Kuartzitazko labana.
-
Kuartzitazko mendiak Eskozian.
-
Kuartzitazko harkaitza Dolomitetan.
-
Kuartzitazko egiptiar eskulturak.