Kyoto (prefektura)
Kyoto prefektura 京都府 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
The Song of Kyo (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-26 | ||
Hiriburua | Kyoto | ||
governor of Kyoto (en) | Takatoshi Nishiwaki (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°01′16″N 135°45′20″E / 35.02103°N 135.75558°E | ||
Azalera | 4,613,01 km² | ||
Mugakideak | Fukui, Osaka prefektura, Nara, Mie, Shiga eta Hyōgo | ||
Punturik altuena | Mount Minako (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.563.192 (2021eko urriaren 1a) −16.729 (2020) | ||
Dentsitatea | 570'91 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kansai | ||
Uhartea | Honshu | ||
Hizkuntza ofiziala | japoniera | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.kyoto.jp, pref.kyoto.jp…, pref.kyoto.jp… eta pref.kyoto.jp… |
Kyoto prefektura (japonieraz: 京都府 Kyōto-fu ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Kyoto hiria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meiji berrezarkuntza arte, Kyoto eremuaren izena Yamashiro zen. Kyoto hiria Japoniako hiriburua izan zen 11 mendez.
Hasieran, herrialdearen hiriburua Nara izan zen. 741ean, Shōmu enperadoreak Nara eta Kyoto hirien arteko Kuni-kyō izeneko toki batera aldatu zuen hiriburutza. 784an, Nagaoka-kyōra aldatu zen, eta 794an Kanmu enperadoreak Heian-kyōra aldatu zuen, eta horixe izan zen gaur egungo Kyoto hiriaren hasiera. Gaur egun Kyoton dauden etxe, kale, denda eta tenplu asko urte hartakoak dira.
1192an botere politikoa Kamakurara aldatu zen, han samurai-klan batek Kamakurako shogunerria ezarri baitzuen. Hala ere, Kyotok jarraitu zuen inperioko hiriburua izaten, enperadoreek eta gorteak hirian iraun baitzuten.
Ondorengo mendeek jaun feudalen goraldia ekarri zuten. Azkenik, Meiji berrezarkuntzak Japonia inperiala berrezarri zuen 1867an. Meiji enperadorea Tokiora joan zen bizitzera hurrengo urtean, eta, geroztik, enperadore-gortea ez da itzuli Kyotora.
1871n Japoniako probintzia-sistema berrantolatu zenean, Tango eta Yamashiro probintziek eta Tanba probintziako ekialdeak Kyotoko prefektura osatu zuten.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kyoto prefektura Honshuko eta Japoniako erdialdean dago. Iparraldean, Japoniako itsasoa eta Fukui prefektura ditu; hegoaldean, Osaka eta Nara prefekturak; ekialdean, Mie eta Shiga prefekturak; eta mendebaldean, Hyōgo prefektura. Prefekturaren erdialdean, Tanba mendiek erdibitzen dute lurraldea. Hori dela eta, klima nabarmen aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Iparraldea (Ayabetik Fukuchiyamara) Japoniako itsasoko klima-eremuan dago, elurte luze ugariekin: Japoniako yukiguni (lurralde elurtua) eremuari dagokio. Hegoaldeak, berriz, Nantan-etik Kyōtanbara, klima kontinentala du, Japoniako itsasoaren, Seto itsasoaren eta Ozeano Barearen eragin konbinatuaren ondorioz.
Lurraldearen % 6 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Sanin Kaigan Parke Nazionala, besteak beste.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiri handienak:
- Kyoto (hiriburua, 1.470.129 biztanle)
- Uji (189.929 bizt.)
- Kameoka (92.889 bizt.)
- Maizuru (89.626 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kyoto hiriko jarduera nagusia turismoari lotuta dago. Prefekturako iparraldea, Tango penintsulan, arrantza egiten da, eta prefekturaren erdialdean nekazaritza eta basogintza dira nagusi. Nintendoren egoitza nagusia Kyoto hirian dago.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak (Kyoto, Uji eta Otsu hiriak) (Gizateriaren Ondareak)
- Kyotoko jauregi inperiala
- Kyotoko Museo Nazionala
- Fushimi Inari-taishako torii korridoreak (Kyoto).
- Gion Matsuri jaialdia (Kyoto)
- Uji hiria
- Sanin Kaigan Parke Nazionala
- Amanohashidate: Japoniako hiru ikuspegi ederrenen artean.
- Fukuchiyama gaztelua
- Jōruri-ji tenplua (Kizugawa)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Amanohashidate hareazko barra.
-
Gion Matsuri jaialdia.
-
Maizuruko kaia.
Eskualde senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shaanxi (Txina)
- Yogyakarta probintzia (Indonesia)
- Oklahoma (AEB)
- Leningrad oblasta (Errusia)
- Edinburgh (Eskozia)
- Toskana (Italia)