Laguntza:Japoniera
Jatorria japonieran duten hitzak, ahoskera eta idazkera parentesi artean jartzen dira, adibidez:
- Tokio (jatorrizko japonieraz 東京都 edo Tōkyō-to ?)
Tokio euskarazko idazkera da, 東京都 japonierazko idazkera, y Tōkyō-to japonierazko ahoskeraren gida bat da edo erromanizazioa.
Japonierazko ortografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japonierazko testu bat kanji ideogramen eta kana bi silabategi arteko nahasketa da. Kanji asko Txinan dure jatorria eta orohar ideiak adierazten dute. 東京都 (Tōkyō-to) literalki hurrengoa esan nahi du: ekialde (東) + hiriburu (京) + metropoli (都), hots, ekialdeko hiriburu handia. Kanak (hiragana eta katakana deitzen dira) kanjien zati sinpleetatik eratorritakoak dira, eta soinuak adierazteko erabiltzen dira. する (suru, egin esan nahi du) = す (su) + る (ru). Jatorria japonieran edo txineran duten hitzetan hiragana erabiltzen den bitartean, atzerriko hitzetan (mailegu linguistikoak) katakana erabiltzen da (japonierazko hitzen %11 atzerrian dute jatorria).
Japonierazko ahoskera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikipedian japonierazko ahoskera hizki erromatarrekin adierazteko Hepburn erromanizazioaren berrikusitako bertsioa erabiltzen da. Hepburn-en oinarrizko arau batzuk zehatz mehatz jarraituz japonierazko hitzak ahoska daitezke.
Bokalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orohar a, e, i eta o bokalak euskaraz bezala ahoskatzen dira.
- u bokala euskarazkoaren antzekoa da, baina ezpainak biribildu bage.
- Japonierazko bokalak luzeak edo motzak izan daitezke. Bokal luzeen iraupena bokal motzen bikoitza da eta makroi batekin adierazten da Hepburn erromanizazioa erabiltzean.
- Orohar o eta u luzeen soinuak makroiak erabiliz idazten dira, ō eta ū, bai hiraganan, bai kanjin (お eta う bokal luzeak) eta bai katakanan (chōon ー). Adibideak:
- ゆき, yuki (elurra); ゆうき, yūki (adore?)
- とる, toru (hartu); とおる, tōru (pasatu)
- ここ, koko (hemen); こうこう, kōkō (batxilergo)
- ノート, nōto (kuaderno)
- スーパー, sūpā (supermerkatu)
- Normalean e eta i luzeen soinuak ee, ei eta ii bezala idazten dira (hiraganan eta kanjin idatzitako terminoetan) edo ē eta ī bezala (katakanan idatzitako terminoetan). Ei kasua, e soinu luzea da. Adibideak:
- え, e (marrazki); ええ, ee (bai)
- へや, heya (gela); へいや, heiya (lautada)
- おじさん, ojisan (osaba); おじいさん, ojiisan (aitona)
- テープ, tēpu (zinta)
- タクシー, takushī (taxi)
- Normalean a luzearen soinua aa bezala idazten da (hiraganan eta kanjin idatzitako terminoetan) edo ā bezala (katakanan idatzitako terminoetan). Adibideak:
- おばさん, obasan (izeba); おばあさん, obaasan (amona)
- カード, kādo (txartela)
- Orohar o eta u luzeen soinuak makroiak erabiliz idazten dira, ō eta ū, bai hiraganan, bai kanjin (お eta う bokal luzeak) eta bai katakanan (chōon ー). Adibideak:
n mora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- n (ん) bat kontsonante baten aurrean badago mora bat bezala hartzen da. Adibidez: えんぴつ, enpitsu (arkatz).
- n mora bat eta ondoren bokal bat edo y bat badago n' bezala idazten da; komatxoak (') ahoskeran etenalditxo bat adieraten du. Adibideak:
- たんい, tan'i (unitate?); たに, tani (ibar)
- くんよみ, kun'yomi
- n morak hainbat forma fonetiko ditu:
- n mora bat k edo g baten aurrean [ŋ] bezala ahoskatzen da.
- n mora bat m, b o p baten aurrean [m] bezala ahoskatzen da. Jatorrizko Hepburn bertsioan m bezala idazten da, baina berrikusitakoan n bezala idazten da. Adibidea: せんぱい, sempai (jatorrizko Hepburn); senpai (berrikusitako Hepburn).
- Beste kasuetan [n] bezala ahoskatzen da.
Kontsonanteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- b, ch, d, k, m, n (mora denean izan ezik), p, s (sh izan ezink), t eta y kontsonanteen ahoskera gaztelaniazkoen antzekoa da.
- f leunago ahoskatzen da, bereziki fu (ふ) silabarekin, h hasperendun baten antzera.
- g euskaraz bezala ahoskatzen da.
- h ingelesezko hot hitzan bezala ahoskatzen da, baina leunago.
- j ingelesezko jar hitzan bezala ahoskatzen da.
- r haritz edo Araba hitzetan bezala ahoskatzen da, inoiz ez aitorpen hitzan bezala.
- sh ingelesezko shot hitzan bezala ahoskatzen da.
- z zero hitzan bezala ahoskatzen da.
- tsu (つ) fonema euskaraz bezala ahoskatzen da.