Edukira joan

Lankide eztabaida:Marklar2007/Artxibo4

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Islandiako herriak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar2007! Ikusi dut Islandiako herriak eta hiriak egiten ari zarela. Probatxo bat egin dut Selfoss-ekin. Nahi baduzu lagunduko dizut batzuk egiten. Gero arte. -Sator (eztabaida) 18:04, 23 urtarrila 2015 (UTC)

S eta V bitartekoak nire kontu. Egin dituzunen tankeran egingo ditu.-Sator (eztabaida) 20:46, 23 urtarrila 2015 (UTC)

Михаил Остроградский izenaren transkripzioa

[aldatu iturburu kodea]

Apa, Marklar! Eskerrik asko laguntzeagatik! Zuzendu dudala uste dut... Ondo segi, txe! -Koro (eztabaida) 00:05, 27 urtarrila 2015 (UTC)

Ups! Ez nintzen jabetu. Egin dut aldaketa. Eskerrik asko!!-Sator (eztabaida) 19:41, 29 urtarrila 2015 (UTC)

Pedro de Córdoba ala Pedro Kordobakoa?

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar! Inoiz izenen bat zuzendu didazu... Nola jarri beharko ote nuke hori? De Córdoba jarri dut, beste hizkuntzetan horrela utzi dutelako, baina... arraroa egiten zait... Laguntzerik bai? Eskerrak ematen dizkizut aurrez! Saluditos! -Koro (eztabaida) 10:09, 1 otsaila 2015 (UTC)

Bale, txe! Nik Gonzalo de Berceo begiratu dut adibide..., baina esan dizut ez nuela oso egoki ikusten... Baina Petri hori ez zait bururatu ere egin! Eskerrik asko!-Koro (eztabaida) 10:45, 1 otsaila 2015 (UTC)
Bai..., baina Luis Leongoa da edo Teresa Avilakoa... Garaiak ere zer ikusia izango du; hasieran lekua aipatzen duena, gero abizen soila izango da... Beno! Aldatuta utziko dut, eta inork hoberik ikusiko balu, ba... alda dezala! Beste Petri Kordobako bat ere badagoela ikusi dut eta horregatik jarri diot (margolaria) atzean... Ondo segi!-Koro (eztabaida) 11:02, 1 otsaila 2015 (UTC)

Espainiako Traineru Txapelketaren edizioak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Maklar2007, ikusi izan dut sarritan kategoriak sortu dituzula. Nik ez dakit hori egiten. Espainiako Traineru Txapelketaren edizioak sortu ditut eta eskatu nahi nizuke kategoria bat ezartzeko Espainiako traineru-estropadak barruan. Eskerrikasko. Gartxoak (eztabaida) 12:37, 22 martxoa 2015 (UTC)

Kaixo, ezin hau konpontzeko me, eskerrik asko laguntzen diozu: Anaga Sorginak.--81.38.22.110 15:22, 1 apirila 2015 (UTC)

Translating the interface in your language, we need your help

[aldatu iturburu kodea]
Hello Marklar2007, thanks for working on this wiki in your language. We updated the list of priority translations and I write you to let you know. The language used by this wiki (or by you in your preferences) needs about 100 translations or less in the priority list. You're almost done!
Itzulpenetarako, erabil ezazu translatewiki.net, MediaWiki proiektuan.

Please register on translatewiki.net if you didn't yet and then help complete priority translations (make sure to select your language in the language selector). With a couple hours' work or less, you can make sure that nearly all visitors see the wiki interface fully translated. Nemo 14:06, 26 apirila 2015 (UTC)

Kategoria:Gipuzkoako ahaldun ohiak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ez nekien ziur kategoria sortu edo ez... Jaurlaritzaren kasuan badago Kategoria:Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak. Gainera, lehendakariaren kasua juxtu berezia da, legeak esaten duelako nahiz eta kargua utzi "beti" izango dela lehendakari (kargu honorifiko gisa). Ondo segi!--An13sa 09:40, 8 maiatza 2015 (UTC)

Pedro II.a Nafarroakoa?

[aldatu iturburu kodea]

Gabon Marklar. Argian Bixente Serrano Izkok argitaratutako artikulua[1] ikusi eta oso egokia iruditu zitzaidan, aldaketa txiki batzuekin, Wikipedian txertatzeko, Creative Commons 3.0 lizentzia baitu. Nik ere zalantza izan nuen izenarekin, eta azkenean egileak erabili zuena (Pedro II.a Nafarroakoa) jarri nuen. Baina arrazoi duzu Euskaltzaindiaren Onomastika Sailaren aholkua jarraitu beharko litzatekeela. Zer iruditzen zaizu Petri, Nafarroako mariskala berrizendatzen badut? --Xirkan (eztabaida) 20:43, 11 maiatza 2015 (UTC)

Beste bi aukera daude, han eta hemen ikusi dudanez: Petri, Nafarroako 7. mariskala eta Petri Nafarroakoa Lakarra --Xirkan (eztabaida) 15:41, 12 maiatza 2015 (UTC)

Aupa, Marklar! Mesedez, irakurri Entamoeba artikuluaren eztabaida orria. Sailkapen zientifikoa dago jokoan. Mila esker.-Josu (eztabaida) 15:48, 30 ekaina 2015 (UTC)

Taxotaula automatikoa

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Marklar! Ikusi dut Clostridium botulinum artikuluan taxotaula automatikoa jarri duzula. Nik orain arte taxotaula infotaula erabili izan dut beti bakterioen sailkapen zientifikoa egiteko, parametro guztiak sartuz, baina gustatuko litzaidake taxotaula automatikoaren funtzionamendua jakitea. Zaila al da? -Josu (eztabaida) 17:36, 7 uztaila 2015 (UTC)

Vibrio cholerae

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar! Begiratu mesedez sortu dudan Vibrio cholerae artikulua. Taxotaula automatikoa jarri dut, baina ez du hartu. Ez dakit zer egin dudan gaizki... Mila esker -Josu (eztabaida) 18:31, 14 uztaila 2015 (UTC)

Taxotaula automatikoa berriz

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Marklar!! Barkatu, baina asmatu gabe jarraitzen dut taxotaula automatikoarekin. Mycobacterium tuberculosis artikulua sortzen ari naiz, eta sailkapena egiteko txantiloi hau sortu dut: https://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Taxonomy/Mycobacterium_tuberculosis. Hala ere, zeozer gaizki dago, txantiloiaren eskuin aldean arbasoak ez direlako agertzen. Non dago okerra? Mila esker -Josu (eztabaida) 19:09, 18 uztaila 2015 (UTC)

Eskerrikasko

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Marklar! Agian ohitura kontuak izango dira, -itx hori arraroa egiten zitzaidan. Neure burua zigortu eta ehun aldiz Gorbatxov idatzi beharko dut!!! Eskerrik asko azalpen eta loturagatik. Ondo izan. Lainobeltz (eztabaida) 18:54, 7 abuztua 2015 (UTC)

Eskerrikasko nire partez ere

[aldatu iturburu kodea]

Eskerrikasko idazten ditudan artikuluak sailkatzeko sortu dituzun kategoria guztiengatik. Nik ez baitakit egiten. Mila esker benetan eta barkatu ematen dizudan lan guztiagatik.

Beste kontu bat. UEFAko Emakumezkoen Txapeldunen Liga‎ sortu dut eta ondoren konturatu naiz zuk 2008an egina zeneukala UEFA Emakumezkoen Kopa. Ez naiz ausartu zurea aldatzen. Zer iruditzen zaizu zuri? Gartxoak (eztabaida) 17:54, 1 iraila 2015 (UTC)

Eskerrikasko. Gartxoak (eztabaida) 19:45, 1 iraila 2015 (UTC)

Lehen Karlistada

[aldatu iturburu kodea]

Hi there! As my part of viquipèdia of reaching 500000 articles by dec, 31 I'm doing the articles of the first carlist war, that you first made in euskera, so you may be interested in translanting mines (already made two unexisting in your language), include the maps or the battles table, because I'm not able to do nothing else than using google translatos, and the reverse translaton eu-cat are awful, so cat-eu must be ugly too. Panotxa

Kaixo, umeentzako wiki entziklopedia bat ari gara bultzatzen, eta ondo etorriko litzaiguke ekarpenak egiteko prest dagoen jendea. Animatzen bazara, bisitatu euskarazko Vikidiaren orria: https://eu.vikidia.org/wiki/Azala Eskerrik asko. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:12, 12 urria 2015 (UTC)

Perretxiko eta ziza

[aldatu iturburu kodea]

Ufa! Galdu naiz guztiz. Egia esan harritu nau ziza ez edukitzea artikuluen artean. Baina bai... perretxiko ere beharko genuke orduan. Eta agian perretxiko izatea lotzen duguna... champiñonekin? -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:27, 21 urria 2015 (UTC)

Starting Wikidata items

[aldatu iturburu kodea]

Hi Marklar, thanks for starting the Wikidata item for Chelonoidis donfaustoi (Q21179602). However, at that time, we already had Chelonoidis donfaustoi (Q21175549). So next time when you start an item, please keep in mind to check whether it might already exist. That's not always easy, but for taxa, it works reasonably fine. Thanks and cheers, --Daniel Mietchen (eztabaida) 04:16, 28 urria 2015 (UTC)

Querido Marklar2007, como estàs? Yo mas o menos, con la hernia discal que me tortura.... mas continuo!

Por favor, te pido 5 minutos por una relectura de la pagina y:

  • una traducion de las pocas parablas emn Español
  • si la categoria obispos de Cremona es correcta.

Muchas gracias por tu contexto precioso!

Rei Momo (eztabaida) 14:47, 29 azaroa 2015 (UTC)

Egina --Marklar (eztabaida) 15:57, 29 azaroa 2015 (UTC)

Esker milla por tu contecto precioso! Rei Momo (eztabaida) 16:27, 29 azaroa 2015 (UTC)

Iparraldeko eta Hegoaldeko Zabaldi Handiak

[aldatu iturburu kodea]

Hala da, Marklar. Eskualdeak horrela zeuden izendaturik Hungaria artikuluan eta, batere pentsatu gabe, izen horiekin sortu nituen. Baina askoz hobe Iparraldeko Ordoki Handia eta Hegoaldeko Ordoki Handia deitzea. Nahi baduzu zuk aldatu, bestela nik eginen dut.--Xirkan (eztabaida) 19:27, 10 abendua 2015 (UTC)

Aldatu ditut, eta Berriaren Estilo Liburuaren erreferentzia gehitu dut.--Xirkan (eztabaida) 20:20, 10 abendua 2015 (UTC)

Feliz Navidad y Prospero 2016

[aldatu iturburu kodea]
Rei Momo (eztabaida) 19:41, 24 abendua 2015 (UTC)

Iepa! Udalerri batzuk 2014an desagertu ziren Suitzan. Horiek ezin dira infotaula automatikoarekin sortu! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:34, 3 otsaila 2016 (UTC)

Jurako udalerriak

[aldatu iturburu kodea]

Ups!! Gero konturatu nintzen Frantzian ere bazegoela Jura izeneko departamentua. Akatsa zuzenduta! Eskerrik asko abixatzeagatik!--An13sa 09:38, 4 otsaila 2016 (UTC)

Kaixo Marklar2007!

Gaztelaniatik maileguak hartzea nahiko ohikoa da eta ortografia egokitzea ere bai. Nik maileguari atea irekiko nioke eta artikuluaren izena "Txirigota" mantenduko nuke.

Euskalki batzuetakoek <<ch>> hori gure //x// dela pentsa dezakete bestela (Joseph-Auguste Chaho / Agosti Xaho).

Txirigota hitza gaztelaniazko "chirigota" hitzetik datorrela artikuluaren lehen lerroan aipatu eta aurrera.

Zure kontu.-GorkaAzk (eztabaida) 09:22, 15 otsaila 2016 (UTC)

Kaixo Marklar2007!

Ea euskarazko iturriren bat dudan galdetzen zenidan. Aurreko astean-edo ZuZeu.eus blogeko artikulu batean, izenburuan, "txirigota" hitza agertu zen. Berria.eus egunkarian ere, noiz edo noiz, "txirigota" erabili izan da. Zuk ikusi duzu inoiz "chirigota" euskaraz idatzita dagoen testuren batean? -GorkaAzk (eztabaida) 00:17, 17 otsaila 2016 (UTC)

Nafarroako Erresumako Aldundia eta Nafarroako Diputazioa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar! Zuk bere garaian sortutako Nafarroako Erresumako Aldundia eta Lur Entziklopediatik Elhuyar Fundazioak txertatutako Nafarroako Diputazioa artikuluak erakunde berberari buruzkoak direlaz ohartu naiz. Orri bietako informazioa batu eta bat ezabatu beharko da, ezta? -Aihotz (eztabaida) 16:46, 9 martxoa 2016 (UTC)

Jesse W. Fell

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Jesse W. Fell orrian estatubatuar kategoriatik Ameriketako Estatu Batuetako argitaratzaileak kategoriara mugitu duzula ikusi dut. Erratu ez banago kategoria horretan idazleak eta abar sartzen dira, eta beraz Jesse W. Fell ez dugu bertan sartu beharrik. Zuk esan. Zure erantzunaren zain! Eskerrik asko! -Artaburu (eztabaida) 18:37, 7 apirila 2016 (UTC)

Egun on Marklar!

Eskerrik asko zuzenketagatik eta hori argitzeagatik. Egia esan, kazetari lan batzuk egin zituela baino ez dut ikusi, baina horrela sailkatu badute zeozergatik izango da, informatuko naiz. Mila esker berriro ere eta eskerrik asko ongi etorriagatik! Hemendik ikusiko dugu elkar. Ondo izan! -Artaburu (eztabaida) 15:05, 10 apirila 2016 (UTC)

Atribución de traducciones

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar2007!. Me disculpo por usar castellano, pero mis conocimientos de euskera son nulos... Las obras derivadas hay que atribuirlas, para cumplir con la licencia CC BY-SA de Wikipedia. Un saludo cordial. Strakhov (eztabaida) 17:37, 27 azaroa 2016 (UTC)

Iepa! Ikusi dut nik lanbideei Wikidatan jarrita -a hori kendu duzula. Eta ondo, ze agian onena da hori automatikoki deklinatzea. Nire galdera da... lanbideak deklinatu behar ote ditugu? "Idazle, itzultzaile eta kritikari" edo "idazlea, itzultzailea eta kritikaria". (Zure iritzia ere jakin nahiko nuke, Xabier Armendaritz. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:23, 30 azaroa 2016 (UTC)

Bi moldeak dira zuzenak: molde klasikoa (idazle) eta molde modernoa (idazlea). Hala ere, kontuan izanik molde klasikoa arkaizante samarra dela eta molde modernoa erabili ohi dugula artikuluetan («Axular apaiza izan zen» dugu ezarrita «Axular» artikuluan, eta ez «Axular apaiz izan zen»), ez da koherentea infotaulan idazle agertzea: Wikidatarako forma egokienak idazlea, itzultzailea, kritikaria eta abar dira. --Xabier Armendaritz 2016-11-30, 23:41 (UTC)
Theklan, Xabier Armendaritz: Arrastion bikote! Egiterakoan ez nuen inongo helburu filologikorik. Infotaula berriak barne loturak sortzen dituela ikusi eta testu gorririk ez izatea beste asmorik ez nuen. Agian komenigarria litzateke guztion artean bozketa txiki bat egitea ze Xabierren proposamena (ni ere aldekoa naiz) gure politikaren kontrakoa baita. --Marklar (eztabaida) 17:58, 1 abendua 2016 (UTC)
Hara! Konpondu duzula konturatu naiz. Ahaztu aurrean esandakoa. Primeran! --Marklar (eztabaida) 18:10, 1 abendua 2016 (UTC)
Aber... konpondu dugu jada, Vriullopen laguntzari esker. Orain deklinatzeko aukera dago. Beraz "ikaslea" ikusiko da, baina lotura "ikasle" izaten jarraituko du. Gainera horrela maisua/maistra egiteko aukera dugu (eta ez maisua/maistraa ;)). -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:35, 1 abendua 2016 (UTC)
Bikain, Theklan! Marklar, politika horrek ez du eraginik kasu honetan: politika hori Euskal Wikipediako artikuluen izenburuei buruzkoa da, eta hemen aztergai duguna wikidatako etiketak dira. Arazoa zen etiketa horiek biografia infotauletan artikuluko estiloarekin koherentziarik gabe azaltzen zirela... Hala ere, Vriullopek eta Theklanek konponbidea eman diotenez, kito arazoa.
Orduan, Theklan, konponbide hori kontuan hartuta, azkenean hobe izango da Wikidatako etiketak -a mugatzailea gabe jartzea, ez? Horrela, etiketa horiek kode automatizatuen bidez edozein atzizkirekin agerrarazteko aukera izango dugu (NON, NORK, NONGO, NORAINO...), ez da hala? --Xabier Armendaritz 2016-12-01, 19:20 (UTC)
Lehenengoari dagokionez: bai, hori da. Wikidatan ez dugu ezer aldatzen eta hemen egiten dugu aldaketa guztia. Bigarrenari... bai, aukera dago pixka bat landuz gero edozein atzizki gehitzeko. Behar izango bagenue, noski. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:58, 1 abendua 2016 (UTC)

Infotaula automatikoa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Badakidanez zuk zuku handia aterako diozula infotaula automatikoari... arazoren bat detektatzen baduzu esaidazu, bale? Edo hobetu daitekeen zerbait, gehituko zenukeen atalen bat... -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:15, 4 abendua 2016 (UTC)

Biografiarik gabeko euskal herritarrak

[aldatu iturburu kodea]

Agian hau interesatzen zaizu! Lankide:Theklan/Biografiarik gabeko euskal herritarrak -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:06, 11 abendua 2016 (UTC)