Edukira joan

Laudioko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laudio
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Areta    Santa Kurutz »
Kokapena
HelbideaJose Matia kalea, 2; 01400
UdalerriaLaudio,  Araba
Geltokiaren datuak
Kodea13106
Gunea4. gunea
Irekiera1863ko martxoaren 2a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua  Itxaron gela  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Trena 
Nasak2
Trenbideak4
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
Araba Bus  Gasteiz Laudio – Artziniega
  Artziniega Okondo
 Eskema

Laudio Euskal Herriko Arabako tren eta autobus geltoki bat da, Laudio udalerrian kokatuta dagoena.

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen.

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Jose Matia kalea, 2

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geltokiaren erabilera ez da irisgarria, nasa eta trenaren arteko maila ezberdinatsuna dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Jose Matia kalea, 2 Sarbide irisgarria 
Nasak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[4]

1873an, Bigarren Karlistaldian, geltokian sutea eragin zen.[5]

Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[6]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[7]

Laudio udalerriko hirigunearen ekialdean kokatzen da. Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta bi solairu ditu. Behe partean hormak harlanduzkoak dira, eta gainontzeko parteetan luzituz estalitako harginlanezkoak. Estalkia bi isurialdeetako teilatua da. Fatxada gorputz nagusi batez eta alboetara gorputz simetriko txikiago banaz osatuta dago. Sarbidea gorputz nagusiaren erdialdetik egiten da, non zirkuluerdiko arku handia dagoen, eta horren gainean hiru bao jasotzen dituen balkoia, forjazko baranda batek babestuta. Eraikinaren ornamentazioa armarri bat duen frontoiz eta moldura eta ukondo konikoz osotzen da, amaieran dorretxo zirkularrak daudela. Bidaiarientzako eraikinak leihatiladun txarteldegia, txartel salmenta eta balioztatze makina automatikoak, itxaron gela, kafetegia eta 2017tik desfibrilagailua ere jasotzen ditu.[8]

Geltokiak lau trenbide eta bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea zentrala, eta azken honetan 1931ko markesina bat dago. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da.

Burdinbide azpiegitura osatzeko orratz aldaketak egiteko gela, komunak jasotzen dituen eraikin txikia, biltegi funtzioa duen pabilioia eta zama tunelak daude. Kanpoaldean aparkalekua dago.

Distantzia luzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
Alvia  Madril
Chamartin
Segovia–GuiomarValladolid–Campo GrandeBurgos–Rosa ManzanoMiranda EbroLaudio Bilbo
Abando

Aldiriko tren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Hiriarteko autobus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega
16 Artziniega Artziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank) Okondo

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EuroFerroviarios. «Laudio (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Laudio. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Maria Luisaren borrokak Urduñako geltokia egokitzera behartu du Renfe» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  4. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  5. Laudioko RENFEren geltokiaren 75. urteurrena oharkabean igaro da El Correo
  6. Herri Lanen Memoria 1884
  7. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  8. (Gaztelaniaz) «Renfe instalará desfibriladores en 11 estaciones de Cercanías de Bizkaia» Bilbao Actual (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Areta Laudio Santa Kurutz–Laudio
Bilbo–Abando Castejon