Edukira joan

Laysan

Koordenatuak: 25°46′12″N 171°44′15″W / 25.77°N 171.7375°W / 25.77; -171.7375
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laysan
Datu orokorrak
Garaiera12 m
Motauharte
Luzera3 km
Zabalera2 km
Azalera4,114 km²
Geografia
Map
Koordenatuak25°46′12″N 171°44′15″W / 25.77°N 171.7375°W / 25.77; -171.7375
UTC orduaUTC−10:00
Honen parte daIpar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteak
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Hawaii
County of HawaiiHonolulu konderria
Babestutako-eremuaHawaiian Islands National Wildlife Refuge (en) Itzuli
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaHawaii

Laysan (hawaieraz: Kauō) Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uhartedian dagoen uharte txiki bat da. Administratiboki, AEBetako Hawaii estatuan dago. 4,11 kilometro karratuko azalera eta 1,6 kilometro luze eta 2,4 kilometro zabaleko neurriak ditu. Zati batzuetan atoloia da, uhartearen erdian eta itsas maila azpitik 2,4 metrora lurrez inguratutako aintzira bat du, bertako urak Ozeano Barekoa baino 3 bider gazitasun handiagoa du.

Uhartearen hawaiierazko Kauō izenak "arrautza" esan nahi du. 1820. urte aldera Massachusettsko baleontziek uhartearen berri eman zuten. 1825ean The Nantucket Enquirer ontziko eskifaiak ikusi izana aipatu zuen. 1828ko martxoaren 2an Stanyukovich kapitainaren Moller errusiar baleontziak lehenbizikoz topatu zuen. 1857an Hawaiiko Erresumak bereganatu eta 1890ean guanoaren ustiaketarako estatubatuar konpainia bati maileguan utzia izan zen. Bertako itsas hegazti kolonia garrantzitsua desagertzear egon zen, bereziki albatrosak. Bestalde, guano biltzaileek untxiak uhartean sartu eta azkar ugaldu zirenez bertako ia landaredi osoan jan zuten, gainera japoniar merkatariak ere hegaztien lumen bila bertaratu ohi ziren. 1909an Theodore Roosevelt estatubatuar presidenteak bertako hegaztiak babesteko asmoz Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uharte gehienak babesgune izendatu zituen. 1923an untxi guztiak hil zituzten eta bertako jatorrizko landaredia berreskuratzen saiatu izan dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]