Edukira joan

Legoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legoa
Neurtzen dulongitudea
Unitate estandarretan3 mi eta 24 fur
Bailén dagoen seinalea.

Legoa distantzia neurri zaharra da, gutxi gorabehera 5,5 km-ren baliokidea (Hego Euskal Herrikoa), edo 4 km-rena (Ipar Euskal Herrikoa) dena. Legoa bat 20.000 oin dira[1]. Normalean ordu batean gizaki batek oinez edo zaldiz egin dezakeen distantzia da[2].

Lehendabizikoz antzinako Erroman erabili zuten, 1,5 erromatar miliaren baliokidea izanik (7.500 erromatar oin, 2,2225 km). Sistema metriko hamartarrak neurria ezereztu bazuen ere, egun oraindik erabiltzen dute Hispanoamerikako leku jakin batzuetan.

Itsasoan itsas-legoa erabiltzen zuten, gutxi gorabehera 5.555 metroren baliokidea zena[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Legoa. .
  2. Diccionario Espasa-Calpe, Argentina y Mexico 1945: Legua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]