Edukira joan

Limousin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limousin

Geografia
HiriburuaLimoges
45°50′4″N 1°15′42″E
Azalera16.942
MugakideakAuvernia, Midi-Pyrénées, Akitania, Poitou-Charentes, Erdialdea-Loira Harana eta Auvergne (en) Itzuli
Administrazioa
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Limousin (okzitanieraz Lemosin) Frantzia erdialdeko eskualdea izan zen eta Okzitaniako probintzia tradizionala da. 2016 urtetik Akitania Berria eskualdearen zati da.

Corrèze (19), Creuse (23) eta Vienne Garaia (87) departamenduek osatzen dute. Prefektura Limoges hirian dago.

Vienne ibaiaren bidegurutzea, non Limousingo hiru departamenduek bat egiten duten.

Eskualde mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centreko lurraldea iparraldean; Auverniako eskualdea, ekialdean; Akitania eta Midi-Pyrénées, hegoaldean, eta Poitou-Charentes, mendebaldean.

Datu orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16.942 km2-ko azalera du, eta, 2010ean, 727.000 biztanle. Hiriburua Limoges da. Hiri nagusiak: Brive-la-Gaillarde, Guéret eta Tulle.

Orografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massif Central mendien ondoko lautadak eta mendi apalak zabaltzen dira ekialdean (Gentoux, 950 m; Millevaches, 978 m, eta Monédières, 920 m) eta zabaldi apalagoak mendebaldean. Hegoaldean daude lur beherenak (Brive, 142 m). Mendebaldean arroila sakon bihurriak daude (Creuse, Vienne, Vézère et Corrèze).

Klima Mediterraneo aldekoa da oro har: uda beroak eta negu freskoak. 700-1.000 mm euri izaten da urtean.

Limoges hiria da lurraldeko ekonomiagune nagusia. Ospe handiko portzelanarekin batera (azken hamarkadetan guztiz berritu dute Limogesko portzelanarako industria), industria tradizionalak bizirik dirau (larrukiak, papera, altzariak) eta industria berria sortu da azkenaldi honetan (metalgintza, industria elektrikoa, eta beste).

Limousin osoko industriaren erdia Limoges hirian dago. Corrèzeko departamenduan Brive-la-Gaillarde da industria-hiri nagusia, eta Creusekoan Guéret.

Industria, dena den, bigarren mailakoa da, oro har (% 30,6). Nekazaritza da nagusi Limousingo lurraldean (% 33,6) eta abere-hazkuntzak hartzen du jarduera horien % 80 (behi- eta ardi-azienda).

Gero eta garrantzitsuagoa da zerbitzuen alorra (% 35).

Ménardeixko zutarri eta trikuharria (Pionnat, Creuse departamendua).

Historiaurreko garaietako giza arrastoak aurkitu dira Limousinen. Neolito Arotik aurrera bizigune egonkor ugari eratu ziren, eta herri zeltak eta ligurrak izan ziren bertan. K. a. 51. urtean erromatarrek konkistatu zutenean galiarrak ziren nagusi.

III. mendean hasi zen kristautzea Martzial santuaren eskutik. IV. mendearen bukaeratik aurrera bisigodoen mendean egon zen.

VII. mendean Akitaniako dukeen eraginpeko lurralde bihurtu zen.

XII. mendean, Eleonor Akitaniakoa Henrike II.a Ingalaterrako erregearekin ezkondu ondoren, Ingalaterrako koroari lotu zitzaion, eta Erdi Aro guztian Frantziako erresumaren eta Akitaniako lurren arteko muga zen.

XVII. mendean Frantziako erresumako lurralde bihurtu zen, eta Limoges hiria bihurtu zen bertako hiriburu. Frantziako iraultzaren ondoren hiru departamendutan banatu zen Limousingo lurraldea: Corrèze, Creuze eta Haute-Vienne.

XIX. mendean, hazkunde txiki bat izan zuen bertako biztanleriak burdinbideak zabaldu ondoren (900.000 biztanle 1861ean eta 986.000 1891n), baina hurrengo 70 urtean biztanleriaren laurdena galdu zuen.

Limousindar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]