Lina Sandell
Lina Sandell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karolina Wilhelmina Sandell |
Jaiotza | Fröderyd (en) , 1832ko urriaren 3a |
Herrialdea | Suedia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Klara Church Parish (en) , 1903ko uztailaren 27a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Solna cemetery (en) |
Heriotza modua | : Complications of diabetes (en) |
Familia | |
Aita | Jonas Sandell |
Ama | Fredrica Engstrand |
Ezkontidea(k) | Oscar Berg (mul) (1867 - 1903ko uztailaren 27a) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hymnwriter (en) , poeta, teologoa, itzultzailea eta editore-laguntzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | L.S. |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Karolina Wilhelmina Sandell-Berg, ezagunagoa Lina Sandell izenez (Fröderyd, Suedia, 1832ko urriaren 3a – Klara Church Parish, Suedia, 1903ko uztailaren 27a) suediar poeta eta gospel himnoen egilea izan zen.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lina Sandell Fröderyd parrokiako errektoretzan hazi zen, Smålandeko (Suedia) Växjö elizbarrutian, aita ministro luteranoa baitzuen. 12 urte zituenean, bizitza osoa baldintzatu zion esperientzia izan zuen. Paralisi partzial baten ondorioz, denbora gehienean ohean egon zen. Medikuntzak susperraldi osoa iragartzen ez bazuen ere, haren guraso sinestunek beti sinetsi zuten denborarekin Jainkoak osatuko zuela. Domeka goiz batean, gurasoak elizan zeuden bitartean, Biblia irakurtzen eta otoitz egiten hasi zen. Gurasoak itzuli zirenean, harrituta geratu ziren, jantzita eta oinez aurkitu zuten eta. Sendatze fisikoko esperientzia horren ostean, Lina Sandell Jainkoarenganako esker ona eta maitasuna adierazten zuten bertsoak idazten hasi zen, eta 16 urte zituela argitaratu zuen poesia espiritualeko lehen liburua. Lina Sandellek asko maite eta miresten zuen aita, harekin denbora asko ematen baitzuen. Egun batean, aitarekin joan zen Vättern lakura, txalupa batean. Han, bordan behera erori eta bertan ito zen aita, bere aurrean. Gertaera tragiko horren ondoren, nahiz eta lehenago himnoei buruzko testu asko idatzi zituen, une horretatik aurrera Lina Sandellen pentsamendu poetikoak bere bihotz apurtutik jariatzen hasi ziren.[4][5][6][7][8][9]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lina Sandellen lanean, haren ereserki guztiek Jainkoarenganako konfiantza samurra eta haurtzarokoa islatzen dute, eta etengabe agertzen da haren bizitzan. Seiehun ereserki baino gehiago idatzi zituen, Tryggare kan ingen vara (Aita zerutarraren seme-alabak) eta Blott en dag (Egunez egun) barne.[10][11]
Oscar Ahnfelt abeslari, musikagile eta ekoizle suediarraren emanaldiek eragin handia izan zuten Sandellen ospean, musikan Sandellen bertso asko erabili baitzituen. Ahnfeltek gitarra jotzen zuen eta haren himnoak kantatzen zituen Eskandinavia osoan. Sandellek esan zuen behin: "Ahnfeltek nire kantak abestu ditu jendearen bihotzetan". Jenny Lind sopranoak -Suediako urretxindorra- Sandell-en ereserkiak ere sustatu zituen kontzertuetan kantatuz eta haien argitalpena finantzatuz.[12]
Ernest Edwin Ridenek zioenez, Rosenius izeneko kristau-berpizkundeko mugimenduaren erdian, Lina Sandellek bere herrikideei konpositore gisa ezagutarazi zien. Rosenius eta Ahnfelt jazarpen handia jasan zuten beren esfortzu ebanjelikoetan. Horren erakusgarri izan zen Karlos XV.a erregeari, Suedia eta Norvegiako erresumen agintariari, egindako herri-eskaera, Ahnfelten predikazioa eta kantua debekatzeko, baina hark ez zuen onartu trobadore espiritual ezaguna entzuteko aukera izan arte. Errege Jauregian agertzeko agindua jaso eta erregeari kantatu behar zionaz arduratuta, Ahnfeltek himno bat idazteko eskatu zion Lina Sandelli. Halaxe aurkeztu zen jauregian, Sandellen ereserkia eta gitarra besapean zuela. Erregeak entzun zuenean —negar malkoekin— esan zion: "Nahi duzuna kanta dezakezu nire bi erreinuetan".[10]
Nork deitzen du zure bihotzeko atean, bezpera baketsu batean?
Nork ekartzen ditu zaurituak eta mina; sendatu eta arindu dezakeen baltsamoa?
Bihotzak urduri segitzen du, ez du bakerik aurkitzen;
Lurraren plazeretan;
Zure arimak irrikan jarraitzen du, askapena bilatzen du; Zeruko altxorretara igotzeko.
Linda Sandell
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lina Sandell Victor Recordsi buruz
Audio-streaminga
Bideoak
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linda Sandell 1867an ezkondu zen handizkako merkatari batekin, Suediako Parlamentuko kide izan zen Oscar Berg-ekin (1839-1903). Stockholmen bizi izan ziren. Izan zuten seme bakarra jaiotzean hil egin zen. 1892an, Lina Sandell sukar tifoidearekin gaixotu zen. 1903an hil zen, hirurogeita hamar urte zituela, eta Solna elizan lurperatu zuten, Stockholm handian. Haren senarra, Oscar Berg, urte horretako urrian hil zen, diabetesak eragindako arazoengatik.[13] 200px|
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lina Sandellen omenez, Y32 1404 trenari, Småland eta Hallandeko Krösatågen, Jönköping - Växjö, Nässjö - Halmstad eta Jönköping- Tranås arteko trenbidean zehar mugitzen denari, bere izena jarri zioten.[14]
- Estatua bat North Park Unibertsitatean.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Scandinavian Hymnody ccel.org. Retrieved: 8 May 2013
- ↑ (Ingelesez) Co, Peytz &. (2011-07-14). «The Inspiration is Called God» Nordic Women's Literature (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ (Suedieraz) «Kategori:Lina Sandell - Wikisource» sv.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ ISSN https://ia800309.us.archive.org/27/items/SwedishHymnwriters/01LinaSandellAndOscarAhnfelt.pdf..
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ «Pietisten Vol, XVIII, No. 2 (Winter 2003-2004)» www.pietisten.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ «Karolina Wilhelmina Sandell-Berg» web.archive.org 2012-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «Carolina Sandell | Hymnary.org» hymnary.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «Lina Sandell Berg | Hymnary.org» hymnary.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ a b The Story of Our Hymns by Ernest Edwin Ryden (Rock Island, IL: Augustana Book Concern, 1930) pp. 176-180.
- ↑ Inspiring Hymn Stories for Daily Devotions google. com. Retrieved: 8 May 2013
- ↑ Arden, G. Everett. (1951-06). «The Auaustana Lutheran Church in America. By Oscar N. Olson. Rock Island, Illinois: Augustana Book Concern, 1950, XVI; 397 pages. $3.50.» Church History 20 (2): 93–93. doi: . ISSN 0009-6407..
- ↑ Lina Sandell findagrave. com. Retrieved: 8 May 2013
- ↑ Kjell-Arne Karlsson. (28 de abril de 2008). Många testade nya tåget Itino. Västerviks tidning.
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).