Love Streams (filma)
Love Streams (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Love Streams |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Cassavetes |
Gidoigilea(k) | John Cassavetes |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Yoram Globus Menahem Golan |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bo Harwood (en) |
Argazki-zuzendaria | Al Ruban (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Love Streams (euskaraz Maitasun Korronteak), 1984ko John Cassavetes estatubatuarrak zuzenduta eta antzeztutako drama film independiente bat da. Ted Allan antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Gena Rowlands, John Cassavetes, Diahnne Abbott, Seymour Cassel eta Al Ruban aktoreek antzeztu zuten.
34. Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza saria irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, Sarah Lawson (Gena Rowlands) dibortziatekotan eta lurjota dagoenez bere anaia Robert Harmon (John Cassavetes) idazle bizizale eta alkoholikoa bisitatuko du, emakumeekin maitasun harreman ugari eta ezegonkorrak dituen gizaseme gonazalea. Robert inoiz ikusi ez duen zortzi urtetako semearekin 24 orduz zaintzera derrigortua izango da. Umea aitarekin Las Vegas hirira egindako bidaian zehar hura bizi den unibertso hedonista eta gainbeherakoaz izutua geldituko da, baina era berean baita haren maitasunaz erakarria ere.
Bere semeaz gain, izaera indibidualista duen Robertek bere arrebaz arduratuko du, bere «emakumezko lagunik onena». Sarah Lawson emakume depresiboa da, maiz bere egoera mentala ezegonkorraren ondorioz ospitaletan denbora pasatu beharrekoa. Sarahren senarra, Jack (Seymour Cassel) ere gizon depresiboa da, haren emazteaz dibortziatu eta haien alaba asteburuetan bakarrik ikusi nahi du, baina alabak aitarekin bakarrik bizi nahi du. Sarah emazteak Robert anaiarengan babesa topatuko du, bide batez Roberten autosuntsiketa nihilista hura animaliez inguratuz eta anai-arreben arteko maitasun bizimoduaz geldiaraziko duelarik.
Los personajes se interrogan a lo largo de la película sobre la existencia de un «flujo» (stream) incontrolable representando el amor, enlazando las personas unas a otras y pudiendo variar de intensidad.3
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gena Rowlands: Sarah Lawson
- John Cassavetes: Robert Harmon
- Diahnne Abbott: Susan
- Seymour Cassel: Jack Lawson
- Margaret Abbott: Margarita
- Jakob Shaw: Albie Swanson
- Eddy Donno: Swanson aitaordea
- Joan Foley: Dunbar epailea
- Al Ruban: Milton Kravitz
- Tom Badal: Sam abokatua
- Doe Avedon: Kiner jauna
- Leslie Hope: Joanie
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1984ko filmak
- John Cassavetesek zuzendutako filmak
- John Cassavetesek idatzitako filmak
- Gena Rowlandsek antzeztutako filmak
- John Cassavetesek antzeztutako filmak
- Seymour Casselek antzeztutako filmak
- Diahnne Abbottek antzeztutako filmak
- Margaret Ives Abbottek antzeztutako filmak
- Raphael De Nirok antzeztutako filmak
- Yoram Globusek ekoitzitako filmak
- Menahem Golanek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Urrezko Hartzaren irabazleak
- Drama filmak
- Anai-arrebei buruzko filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- Idazleei buruzko filmak
- Dibortzioari buruzko filmak
- Alkoholismoari buruzko filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- Las Vegasen girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Film independenteak