Edukira joan

Lucas van Leyden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucas van Leyden

Lucas van Leydenen autoerretratua
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucas Huighensz Jacobsz
JaiotzaLeiden1494ko maiatza (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaNorthern Low Countries
HeriotzaLeiden, 1533 (38/39 urte)
Familia
AitaHuygh Jacobsz.
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Huygh Jacobsz. (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Leiden
Lan nabarmenak
Genero artistikoapizkundea

Discogs: 3978104 Edit the value on Wikidata

Lucas van Leyden (Leiden, 1494ibidem, 1533ko abuztuaren 8a), Lucas Hugensz edo Lucas Jacobsz jaioa, holandar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria izan zen.

Bere garaiko grabatzaile handienetakoa izan zen, eta ospe handia eman zioten zurean eta kobrean egindako grabatuek. Cornelis Engelbrechtsz margolari flandestarrarekin egin zituen lehen ikasketak, eta 1514an Anberesera alde egin zuen. Bertan ezagutu zuen Albrecht Dürer 1521ean, eta eragin handia izan zuen harengandik ondoko obretan. Behatzaile zorrotza eta grabatzaile dotorea izan zen, eta pintore gisa, joera eklektiko samarra agertu zuen bere garaiko margolaritza-eskola garrantzitsuenen aurrean. Obra nagusiak: Jesus gurutzea aldean duela eta Maria Madalena munduko atseginetara emana grabatuak; Azken Juizioa, bere margolan nagusia; Lot eta bere alabak eta Moises haitzari ura jariarazten, Bibliako gaietan oinarrituriko pintura obrak, eta Xake partida eta Predikua elizan, herri-gaietan oinarrituriko margolanak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]