Lugdunum
Lugdunum | |
---|---|
Lyongo Amphithéâtre des Trois-Gaules | |
Datuak | |
Garai historikoa | Erromatar Inperioa |
Praetorian prefecture | praetorian prefecture of Gaul |
Diozesi | Galietako diozesia |
Erromatar Inperioko probintziak | Galia Lugdunensis |
Eskualdea | Gallia Lugdunensis |
Koordenatuak | 45°46′N 4°49′E / 45.76°N 4.82°E |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Luzio Munazio Planko |
Garaia | K.a. 43 |
Garaia(k) | Errepublikatik Inperioraino |
Kultura | Erromatarrak |
Lugdunum, izen osoa Colonia Copia Claudia Augusta Lugdunum (gaur egungo Lyon hiria) zuen Galia erromatar probintziako hiri bat zen. K.a. 43. urtean Luzio Munazio Plankok sortu zuen. Gallia Lugdunensis erromatar probintziako hiriburua izan zen.[1] Berau sortu eta 300 urtez, Ipar-mendebaldeko hiririk garrantzitsuena izan zen. Klaudio eta Karakala enperadoreak Lugdunum hirian jaio ziren.
Jatorrizko erromatar hiria Fourvière muinoetan zegoen, Rodano eta Saona ibaiek bat egiten zuten lekuan. Inperioaren azken garaian biztanleriaren zati handi bat Saona ibaiaren haranean bizi zen, Fourvière muinoaren oinetan.
Augusto enperadoreak Galia lau probintziatan antolatu zuen: hiru inperial (Galla Lugdunensis, Galia Akitania eta Galia Belgika) eta senatorial bat (Galia Narbonnenesis). Hiru Galia inperialen hiriburutzat hartu zuten Lugdunum. Han zeuden gobernadoreak, eta abuztuaren 1ean, Galietako hirurogei nazioetako ordezkarien urteroko bilera egin zen Lugdunum-en (Augustok Alexandria hartu zueneko urteurrenaren eguna, eta Lug jaikoaren festa). Druso, Augustoren seme adoptatuak, Hiru Galien santutegi federala eraiki zuen da K.a. 12. urtean.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lugdunum hiriaren maketa
-
Gobernadorearen etxearen maketa
-
Arrainen mosaikoa
-
kapitela
-
-
Haur baten erretratua, moldean eginda eta bere hilobian aurkitua.
-
Akueduktuaren urtegiaren zati bat
-
Termen hondarrak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aux origines de Lyon - Lugdunum Musée et théâtres romains» lugdunum.grandlyon.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lugdunum. Erromatar museoa eta antzerkiaren eskaintzei buruzko web-gune instituzionala.