Luhuso
Luhuso | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Luhuso herriaren ikuspegia. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | |
Izen ofiziala | Louhossoa | |
Auzapeza | Jean-Pierre Harriet (2008-2014) | |
Posta kodea | 64250 | |
INSEE kodea | 64350 | |
Herritarra | luhusoar | |
Geografia | ||
Azalera | 7,38 km² | |
Garaiera | 71 - 369 metro | |
Demografia | ||
Biztanleria | 869 (2018: −8) | |
Dentsitatea | 120,73 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 17,21 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 52,98 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 82,43 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 5,65 (2011) | |
Langabezia[1] | % 7,33 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 58,86 (2010) | |
Erabilera | % 26,58 (2011) |
Luhuso Lapurdiko hego-ekialdeko udalerri mugakidea da, Lapurdi Garaia eskualdekoa eta hango herririk txikiena dena populazioari dagokionez. Nafarroa Behereako mugan kokatuta dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errobi ibaia udalerritik igarotzen da.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanbo iparraldean
- Itsasu mendebaldean
- Bidarrai (Nafarroa Beherea) hegoaldean
- Makea ekialdean
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendea arte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik Makea eta Lekorneko auzoa izanda, Luhuso XVII. mendearen amaiera aldera bihurtu zen udalerri independente. Aurretik, herria XVI. mende aldera hasi zen populatzen.
Frantziar Iraultzaren garaian, administrazio egitura berri bat agertzearekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herrik izenez aldatu zuten; Luhusok, Montagne-sur-Nive izena hartu zuen.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko abenduaren 16an Luhuson atxilotu zituzten Txetx Etcheverri, Béatrice Molle-Haran, Michel Bergouignan, Michel Berhokoirigoin eta Stéphane Etchegaray "Etxe", "bakearen artisauak" izenekoak ("artisains pour la paix"). ETAren desarmatze zibilean laguntzen ahalegindu ziren, bake prozesuaren alde.[2]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi mendez, XIX. eta XX. mendeetan zehar, 500 biztanleko populazioa izan zuen Luhusok. XXI. mendearen hasieran, berriz, biztanleria bikoiztu eta egun, ia 900 lagun ditu.
Luhusoko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Gaston Etchebère | 1989-1995 | |
François Césat | 1995-2008 | |
Jean-Pierre Harriet | 2008-2014 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Harri Xuri kulturgela edota "karrikako arteen fabrika"[3] Ipar Euskal Herriko barnealdeko azpiegitura kultural inportantea da.
- Nafar-lapurtera
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luhuson[4] Sara-Ainhoa inguruko euskara[5] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera.
Ondasun nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
XVII. mendeko Beata Maria eliza
Luhusoar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnaud Beheran (1868-1941), pilotaria.
- Jan Piarre Larralde (1886-1945), bertsolaria.
- Piarres Lafitte (1901-1983), euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta kazetaria.
- Simon Elissetche (1920-), pilotaria.
- Claude Bidabe (1939- ), pilotaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ "Berria" (2016/12/21).
- ↑ Harri Xuriren bloga.
- ↑ «Luhuso - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Aurkenerena: Luhusoko kabalkada, umore handiko tobera. [1]