Edukira joan

Luigi Luca Cavalli-Sforza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luigi Luca Cavalli-Sforza

(2010)
Bizitza
JaiotzaGenova1922ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1922ko urtarrilaren 25a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2018ko abuztuaren 31)
HeriotzaBelluno2018ko abuztuaren 31 (96 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaSforza
Hezkuntza
HeziketaPaviako Unibertsitatea
Turingo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpopulation geneticist (en) Itzuli, biologoa, antropologoa, genetista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Paviako Unibertsitatea
Parmako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Luigi Luca Cavalli-Sforza (Genova, 1922ko urtarrilaren 25aBelluno, 2018ko abuztuaren 31) populazioen genetikan aditua zen zientzialari italiarra izan zen.

Paviako unibertsitatean medikuntza ikasi zuen. Gero, Cambridgeko unibertsitatean bakterioen genetikaren ikerkuntzari heldu zion. Italiara itzulita, Pavia eta Parmako unibertsitateetan genetika irakaslea izan zen 1970 arte.

Urte horretan AEBetara abiatu zen, Stanfordeko Unibertsitatean lan egiteko. Bertako genetikaren irakaslea izan zen Medikuntza fakultatean, erretreta hartu arte.

Azpimagarriak dira Cavalli-Sforzak populazioen genetikaren arloan egindako ikerketak. Geografia genetikoaren aitatzat jotzen zaio. Gizakiaren zuhaitz genealogikoa egiten saiatu zen, eta markatzaile genetikoen arrastoa jarraituz antzinako gizakien migrazio-lekualdaketak aztertu zituen. 1980tik aurrera linguistikaren ezagupenak ere erabili zituen lan-tresna gisa, genetika eta hizkuntzaren arteko zubiak eraikiz, giza eboluzioak eta hizkuntzenak bide paraleloak jorratu dituztelakoan.

Cavalli-Sforzak Europako deriba genetikoa sakon ikertu zuen eta, horretan oinarriturik, herri eta arrazen aldakortasunak azaltzen dituzten zuhaitzak eratu zituen. Eta lotura hertsi-hertsia aurkitu zuen arbola genetikoa eta hizkuntzalariek osatu dituzten arbolen artean [1].

Euskaldunon ezaugarri genetikoak ere ikertu zituen, ondorio honetara iritsiz: euskaldunak dira, ezaugarri genetikoei dagokionez, Europako biztanle zaharrenekin antza gehien dutenak. Genetikaren mapak, gainera, bat etortzen dira arkeologiak eta hizkuntzalaritzak emandakoekin.[2][3][4]

« Azpimarratu beharra dago gizaki neolitikoak iritsi ziren garaiko lehen europarren ondorengoak ongien ordezkatzen dituen lurraldea euskaldunena dela. Herri horrek Europako indoeuropar izeneko familiakoak diren populazio gehienekin alderatuta oso bestelako hizkuntzaz hitz egiten du... Gure analisia guztiz bat dator hipotesi honekin: euskaldunak gizaki neolitikoak iritsi baino lehen Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako iparraldean zeuden gizaki paleolitikoengandik zuzenean sortuak izatea nahikoa litekeena da... Endogamia erlatibo bati esker, beren hizkuntza (indoeuroparrekiko oso bestelakoa dena) gordetzeak erraztuta, diferentzia genetikoa mantendu ahal izan zuten inguruko populazioekiko; diferentzia horrek, neurri batean behintzat, haien jatorrizko egitura genetikoa islatu behar du. »
L. Cavalli-Sforza: Geneak, Herriak eta Hizkuntzak, 143 orrialdea

Berak idatzitako liburuen artean "The History and Geography oh Human Genes" (1991), "The Great Human Diasporas: The History of Diversity and Evolution" (1994) eta "Genes, Peoples and Languages" (1996) dira azpimarragarrienak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Alfontso Martinez Lizarduikoa: Euskal Zibilizazioa, Gaiak, 1998, 28-29 orr.
  2. Geneak, Herriak eta Hizkuntzak. Luca Cavalli-Sforza, Gaiak, 1996
  3. Antzinako Europaren azken gordelekua ote gara?
  4. Contribución de los grupos sanguíneos al estudio de la antropologia de los vascos [1]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian