Edukira joan

Lur lehor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraren mapan, lur lehorreko azalerak berdez eta horiz nagusiki.
Lur lehorraren eta itsasoaren arteko eremua, Gipuzkoako kostaldeko marearteko zabalgunean.

Lur lehorra —edo, laburtuta, lurra edo lehorra soilik— Lur planetako azalera solidoa da; urak edo itsasoek estalita ez daukaten azalera, alegia. Itsasertzak bereizten ditu itsasoa eta lur lehorra.

Lur hitzaren adieretan, hau da bat euskaraz, testu zaharrenetarik (Etxepare, Leizarraga...) jasoa[1][2]. Adibidez:

« Orhit adi Jengoikoaren majestate handiaz, / zeruia, lurra, itxasoa dadutzala eskuian, »
Bernart Etxepare

Lehorra ere erabili izan da euskaraz, modu berezian (singularrean, erakusle eta izenlagunik gabe)[3]: "Untzia leihorretik urrundu da", "Lehor eta uraren Iongoikoa"...

Bi terminoen sinonimia ere agerian, Lardizabalen Testamentu Zarreco eta Berrico condairan (1855): "[Jainkoak] ur-lekuari deitu zion itsasoa eta leorrari lurra".

Zientzia fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldearen eta bere historiaren azterketari, oro har, geografia deitzen zaio. Mineralogia mineralen ikerketa da, eta petrologia arroken ikerketa. Lurzoruaren zientzia lurzoruen ikerketa da, pedologiaren azpi-diziplinak barne hartzen dituena, lurzoruaren formazioan zentratzen dena, eta edafologia, lurraren eta bizitzaren arteko erlazioan zentratzen dena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Lur» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  2. «Bernard Etxepare: Linguae Vasconum Primitiae» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  3. «Lehor» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).