Lurmuturreko probintzia
Lurmuturreko probintzia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1910 – 1994 | |||||||||||
| |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Lurmutur Hiria | ||||||||||
Biztanleria | 6.125.335 (1991) | ||||||||||
Azalera | 721.001 km² | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Hegoafrikar randa | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Lurmuturreko probintzia (Afrikaansez: Kaapprovinsie), baina baita ere Provinsie Kaap die Goeie Hoop, Die Kaap eta Kaapland, Hegoafrikar Batasuneko probintzia bat izan zen, eta ondoren Hegoafrikako Errepublikakoa. Lurmuturreko kolonia zaharraren barne zegoen, eta Lurmutur Hiria izan zen bere hiriburua. Apartheidaren garaia amaitu ondoren, Lurmuturreko probintzia Lurmutur Ekialdea, Lurmutur Iparraldea eta Lurmutur Mendebaldea probintzietan banatu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoafrikar Batasuna 1910ean eratu zenean, jatorrizko Lurmuturreko kolonia Lurmuturreko probintzia izenez berrizendatu zuten.
Hegoafrikako lau probintzietako handiena izan zen, aurretik anexionatutako eskualdeak barne hartzen baitzituen, hala nola, Bechuanalandia Britainiarra (ez da nahastu behar Bechuanalandia Protektoratuarekin, orain Botswana dena), Griqualandia Ekialdea (Kokstad inguruan) eta Griqualandia Mendebaldea (Kimberley inguruan). Ondorioz, Hegoafrikako lurraldeetako bi herenak bildu zituen, eta Estatu Batuetako Texas estatuko tamaina antzekoa izan zuen.
Hegoafrikar Batasuneko eraketaren garaian, orain Hegoafrika deituriko lurralde osoak lau probintzia besterik ez zituen: Transvaal (Hegoafrikar Errepublika), Natal (Nataleko Errepublika), Orangeko Estatu Librea eta Lurmuturreko probintzia.