Edukira joan

Madre de Dios (ibaia)

Koordenatuak: 12°17′S 70°52′W / 12.28°S 70.87°W / -12.28; -70.87
Wikipedia, Entziklopedia askea
Madre de Dios
Amaru
Datu orokorrak
Motaibai eta gold river (en) Itzuli
Luzera1.060 km
Geografia
Map
Koordenatuak12°17′S 70°52′W / 12.28°S 70.87°W / -12.28; -70.87
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaMadre de Dios Department
Peruko probintziakManú Province
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera110.000 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
Ur-emaria4,915 m³/s
IturburuaCordillera Vilcanota (en) Itzuli
Bokalea
()
Beni River (en) Itzuli



Madre De Dios
edo Amaru ibaia (Amaru mayu Runa Simi hizkuntzan) Amazonasen arroko ibai luze bat da, Beni ibaiko adarra. 1.150km-tako luzera du, eta bi herrialde igarotzen ditu: Peru hego-ekialdetik, eta Bolivia ipar-mendebaletik.[1] 100.000 km karratu baino gehiagoko eremua drainatzen du.

Andeen azpiko eremu oso hezean egonik (Amazonia perutarra), emari altua du. Nabigagarria da, eta ontziak zailtasunik gabe bidaiatzen dute Puerto Maldonadotik Beni ibaiarekin bat egiten duen lekuraino.

Haren erriberetan jarduera asko garatzen dira; haien artean nabarmendu daitezke mango landaketak, urre meatzaritza, zur finen mozketa selektiboa eta nekazaritza, ingurumen arazo serioak eragiten dituztenak. Ibaian zehar zenbait parke eta erreserba nazionalak daude, bereziki Manu eta Bahuaja-Sonene parke nazional perutarrak (Biosfera Erreserba deklaratuak), Tambopata-Candamo erreserba natural perutarra eta Manupiri-Heath erreserba nazional boliviarra.

Manu ibaiaren bokalea.
Ferryaren atrakalekua Puerto Maldonadon.
Puerto Maldonado.

Madre De Dios ibaia Vilcanota mendikateko ekialdeko mendi-adarretan jaiotzen da (Peru ekialdeko Andeetan), Cuscoko ipar-ekialdean. Lehen zati honetan Alto Madre De Dios izenez ezagutzen da, eta lehenik iparralderantz bideratzen da, Manu parke nazionalaren ertzetik. Behin mendikatetik aterata, oihan altuen zonan sartzen da, Pilcopata herri inguruan. Zati labur bat iparralderantz egin eta gero, mendebalderantz biratzen du, eskuinetik datorren Manu ibaiarekin bat eginez, Manu edo Boca Manu izeneko herrian. Ordurako ordokiko ibai tipikoa da, meandro askorekin, hareazko uharte batzuekin.

Mendebalde norabidean jarraitzen du, Puerto Tahuantinsuyotik pasatzean, eskuinetik Azul ibaia hartuz. Gero, eskuinetik ere, Colorado ibaia hartzen du, eta Madre de Diosera ailegatzen da, non ezkerretik Los Amigos ibaia hartzen duen. Aurrera eginez, Inambarira ailegatzen da, eta eskuinetik Inambari ibaia hartzen du, ekialdeko Ande perutarretik ere datorrena, eta Bahuaja-Sonene parke nazionala zeharkatzen duena. Ibaiak mendebalderantz jarraitzen du, eta Pastora herri txikitik igaro eta gero Las Piedrasera iristen da, non Las Piedras ibaia ezkerretik sartzen den, Madre de Dios ibaiaren adar nagusia. Berehala Puerto Maldonadora ailegatzen da, non eskuin aldetik Tambopata ibaia hartzen duen.

Puntu horretatik aurrera Bajo Madre De Dios izenarekin ezagutzen da, eta Colombia eta San Francisco herrietatik igaro eta gero, Bolivian sartzen da. Berehala Puerto Heath hirira ailegartzen da, eskuinetik Heath ibaia hartuz, Bolivia eta Peru artean muga papera egiten duena. Hemen ibaiak HM-IE norabidea hartzen du, Beni ibaiarekin bat egin arte mantenduko duena.

Lurralde boliviarrean, aurrera, Madre de Dios ibaia La Paz eta Beni departamentuen arteko muga naturala osatzen du, herri txiki batzuetatik pasatuz: Puerto Pérez (549 biztanle. 2001an), Chive, Santa Rosa, Candelaria, Constitucion, Villa-Mar, Nazahuasama, Chaco eta Independencia. Mugaz aparte, ibaia Beni departamentuan barneratzen da, herri txikiak zeharkatuz: Palmira, Carmen, Frontera, San Miguel, Vargas, Florencia eta Sena, eskuineko ibaiertzetik Sena ibaia hartuz. Hainbat herrixka artetik jarraitzen du: Conquista, Chorillo, Purgatorio, Loreto, San Miguelito eta Agua Dulce; zati honetan meandro zaharrek osatutako aintziren artean doa, garrantzitsuenak Murillo (11 kmtako luzera eta 7,6km²tako azalera), Mentiroso (15km luze, 6,9km²) eta Diasada (5,5km luze, 4,5km²),

Madre de Dios ibaia Beni ibaian amaitzen da, Riberalta hirriaren aurrean (64.511 biztanle 2001ean); gero, Villabellan, Beni eta Mamore ibaiek bat egingo dute Madeira ibaia osatuz.[2]

Alto Madre de Dios ibaia, Fundo Mascoitania erreserbatik ikusia.

Ikus baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Perú: Compendio estadístico 2001». del Sistema nacional Estadístico. Disponible en: http://www1.inei.gob.pe/biblioineipub/bancopub/Est/Lib0486/Libro.pdf.
  2. Los datos sobre las longitudes de los distintos afluentes provienen de la publicación de la FAO, Las aguas continentales de América Latina, de R. Ziesler y G.D. Ardizzone, 1979. Disponible en: http://www.fao.org/docrep/008/ad770b/AD770B06.htm.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]