Makaon tximeleta
Makaon tximeleta (Papilio machaon) Papilionidae familiako tximeleta da, Euskal Herrian bizi dena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina handiko tximeleta. Aurreko hegoak 3,4 cm-koak dira, eta hori-beltz koloreak dituzte, nagusiki. Baita ere urdin eta gorri kolorea dute hegoen azpiko zatian, arren kasuan. Aurreko hankak iletsuak ditu, eta orrazi gisa erabiltzen du. Orokorrean emeek nahiz arrek 32-55 mm neurtzen dute.
"Iphiclides feisthamelii" tximeletaren antzekoa da, nahiz zailtasunik gabe bereizten diren.
-
♂
-
♂ △
-
♀
-
Beldarraren metamorfosia
Landare elikagarriak: Euskal Herriko tximeleta ikusgarrienetako bat da. Tximeleta erreginak kolore biziko marroiak ditu, horiak eta beltzak, "tximeleta tigre" izenaz ere ezagutzen da. Gune urdin batzuk ere baditu beheko hegoen ertzetan eta "isatsen" ondoan bi puntu gorri. Hegalen luzapen horiek papilionidoen ezaugarri dira. Tximeleta hau hegalari azkarra da eta egun osoa ematen du zelaitik zelaira eta lorez lore. Anis-, mihilu- eta erruda-loreak xurgatzea gustatzen zaio; oro har errutazeoak eta unbeliferoak. Batzuetan hegoak hedatuta ikus daiteke tximeleta mota hau eguzkitan atseden hartzen. Udan ohiko tximeleta da eta lorategietn ibili ohi da.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldeko klimetan urteko belaunaldi bakarra du; klima epeletan bi belaunaldi ditu, apirila-maiatza eta uztaila-abuztua; eta hiru belaunaldi izatera heltzen da leku epelagoetan, hala nola, Iberiar penintsularen hegoaldean eta Iparraldeko Afrikan.
Hasierako faseetan beldarra beltza da puntu hori eta gorriekin. Geroago beldarra oso deigarri bihurtzen da hartzen dituen kolore berde-horixkengatik, marra beltzekin eta marra beltz horietan puntu laranjengatik, Buruko atzealdea; defentsa-organo laranja edo gorrixka bat du, osmeterio izenekoa. Organo horrek kiratsa zabaltzen du, likido toxiko bat (azido butirikoa) isurtzen du hegazti intsektujaleak uxatzeko.
Beldarrek, lehentasunez, apiaceoen hostoak jaten dituzte, hala nola apioa, azenarioa, anisa, eta mihilu. Perrexila eta errutazeoen familiako erruda landarea ere jaten dute.
Tximeleta erreginaren krisalidak zuhaitzen eta sastraken adar eta enborrean finkatzen dira sabeleko muturretik. Krisalidak hibernatzen du, nahiz eremu beroetan beldarrak abendua arte aurki daitezkeen.
-
Arrautza
-
Beldarra
-
Beldarra
-
Krisalida
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere banaketa geografikoa oso zabala da. Klima epeletan bizi da, 2000 m-ko altituderaino; eta bere habitata belardiak dira. Afrikako iparraldean, Europako zenbait eremutan, Asia (Himalaiatik), Amerika iparraldean eta Japonia aurkitzen dira. 37 azpiespezie ditu.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tolman, Tom.. (2002). Guía de las mariposas de España y Europa. (1. ed. argitaraldia) Lynx Edicions ISBN 8487334369. PMC 49819296. (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).