Marisa Sanches
Marisa Sanches | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caconde, 1924ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | São Paulo, 2002ko otsailaren 4a (77 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lima Duarte (mul) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Marisa Sanches (Caconde, 1924ko apirilaren 8a – São Paulo, 2002ko otsailaren 4a) brasildar aktore, abeslari eta esataria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Caconden jaio zen, São Paulo estatuan, 1924ko apirilaren 8an. Bere ibilbide artistikoa abeslari gisa hasi zuen. Urte askotan New Yorken bizi izan zen eta NBC katean lan egin zuen esatari gisa. Han Douglas Duke estatubatuar musikaria ezagutu zuen. Ezkondu ziren eta alaba bat izan zuten, Débora[1]. Ama bezala, aktore bihurtu zen eta Débora Duarte izen artistikoa erabiltzen du aitaordearen omenez[2].
1950ean, Brasilera itzuli zen, jada bananduta, eta São Pauloko TV Tupi katean lan egiten hasi zen aktore eta esatari gisa. 1951n Lima Duarte aktorearekin ezkondu zen. Ezkontza honetan ere alaba bat izan zuen, Mônica, gaur egun abokatua dena[1].
Paloma Duarte eta Daniela Duarte aktoreen amona zen[3].
2002ko otsailaren 4an hil zen São Paulon gaixotasun luze baten ondoren[1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1955 | Oliver Twist | ||
1957 | O Corcunda de Notre-Dame | Flor de Lys | |
1958 | Sétimo Céu | Arlete | |
TV de Vanguarda | Atal batean: "Johnny" | ||
Suspeita | |||
1959 | Doce Lar Teperman | ||
Adeus, Mr. Chips | |||
TV de Vanguarda | Juliette Tremblet | Atal batean: "Não Se Mata Um Pobre Diabo" | |
1962 | A Única Verdade | ||
A Estranha Clementine | |||
TV de Comédia | Mimi | ||
1963 | Moulin Rouge - A Vida de Toulouse-Lautrec | ||
1964 | Se o Mar Contasse | Raquel | |
Alma Cigana | Carlota | ||
TV de Vanguarda | Carmen | Atal batean: "A Bruxa" | |
1965 | O Cara Suja | Amália | |
Teresa | Luiza | ||
1966 | Os Irmãos Corsos | ||
A Ré Misteriosa | Roberta | ||
A Inimiga | Paulina | ||
1967 | Os Rebeldes | ||
Angústia de Amar | Cíntia | ||
1968 | Sozinho no Mundo | Antônia | |
1969 | Nino, o Italianinho | Júlia | |
1970 | Simplesmente Maria | ||
1971 | A Fábrica | Lúcia | |
1972 | Bel-Ami | [4] | |
Na Idade do Lobo | |||
1973 | Rosa dos Ventos | Ahizpa Clementina | |
1975 | Meu Rico Português | Letícia | |
1976 | Os Apóstolos de Judas | Mildred | |
1977 | Éramos Seis | Benedita | |
1978 | João Brasileiro, o Bom Baiano | [5] | |
1979 | Dinheiro Vivo | Gumercinda |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua |
---|---|
1975 | Cada um Dá o que Tem |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Portugesez) «Marisa Sanches» Museu Brasileiro de Rádio e Televisão (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Portugesez) «Lima Duarte sobre Débora Duarte: "Começou a ser minha filha aos 4 anos de idade"» Quem 2020-06-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Portugesez) «Marisa Sanches» Famosos que Partiram (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Portugesez) «Bel-Ami» Teledramaturgia (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Portugesez) «João Brasileiro, o Bom Baiano» Teledramaturgia (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).