Markaketa-lengoaia
Markaketa-lengoaiak testuen egitura, itxura edota formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituzten lengoaia informatikoak dira. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu-etiketak gehituz, programa informatikoek modu egokian interpretatu eta agertzea ahalbidetzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markaketa-lengoaiak sortu baino askoz lehenago, markaketa-sistemak existitzen ziren, testu egituratua kasu. Testu hutsa idatziz webgunerako dokumentuak sortu daitezke, HTML zer den jakiteko beharrik gabe. Testu arrunta idatzi, eta makinak HTML kodean bihurtzen du. Testu egituratua erabiltzen den kasu zehatza wikiena da (informazio osagarrirako hemen klikatu[Betiko hautsitako esteka]). Honetan testuari "marka" edo "etiketa" desberdinak gehitzen zaizkio burutu nahi den aldaketaren arabera, eta honen ondorioz horrenbeste markaketa-lengoaia sortu izan dira.
ANSI ("American Standards National Institute") erakundeak, 1978. urtean, testu-prozesamenduan zebiltzan hainbat talde jarri zituen harremanetan, edozein motatako testuak kodetzeko, egituratzeko eta elkarren artean trukatzeko balioko zuen lengoaia estandar eta orokorra definitzeko asmoz.
Lehen txostenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lengoaia horren lehenengo txostenak 1980. urtean argitaratu baziren ere, 1985. urtean elkarlanaren emaitzaren azken bertsioa argitaratua izan zen, ISO ("International Organization for Standardization") erakundeak estandartzat onartu zuena: 8879 edo SGML (Standard Generalized Markup Language) lengoaia. Testuak osagaien bidez (parrafoak, listak, izenak, atalak, lerroak, etab.) zatitu, eta zati horiek abiatu daitezkeela da SGML-ren oinarrizko hipotesia. SGML-k printzipio deskriptiboa bereganatu zuen hasieratik. Horrela, testua kodetze-lanetan dabilenak testu-objektua zer den markatuko du. Honen ondorioz, testu bera hamaika kodekera desberdinen arabera markatu daiteke, aplikazio desberdinen beharrei aurre eginez.
SGML eta XML lengoaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala ere, SGML lengoaia aberatsegia eta zabalegia suertatu zen konputagailuekin tratatu behar zenean, eta, horrela, aplikazio gutxik inplementatu zuten SGML-k eskaintzen zituen aukera guztiak. Gauzak horrela, SGML lengoaiatik azpilengoaia bat sortu zen, XML ("Extensible Markup Language") deritzona, nolabait SGML-k eskaintzen zituen aukera zabalak murriztu nahian. XML-ren 1.0 bertsioa 1998. urtean sortu zen W3Caren aholku moduan. SGML eta XML lengoaiak helburu desberdinak betetzeko jaio ziren: lehenengoak edozein dokumentu markatzeko euskarria eskaintzen zuen bitartean, bigarrenaren xedea Interneten informazioa kudeatzeko egokitu zen nagusiki. Horrela, bada, XML lengoaia web-eko estandarra zen -eta oraindik den- HTMLren gabeziak gainditzeko asmoz jaio zen. HTMLak bere definizioak izan arren, nabigatzaileen tolerantziak gaizki egituratutako dokumentuek funtzionatzea eragin du. Hori dela eta, XML eta HTML bategiteko ahaleginarekin XHTML sortu da, "Extensible HyperText Markup Language" dalakoa. Hau HTML erreproduzitu, zehaztu eta hedatzen duen modulu eta dokumentu familia da. XMLn oinarritutako hizkuntza zorrotz berria da XHTML, nabigatzaileak askoz zorrotzagoak izango direlarik web-en kodeen sintaxia balioztatzeko orduan.
XML, SGML bezala, metalengoaia da, eta lengoaia desberdinak definitzeko aukera ematen du. HTML, aldiz, SGML bidez definitutako lengoaia soil bat da, esan bezala aplikazio konkretu bat. HTML hizkuntza bat da, eta Interneten argitaratzen diren dokumentuei itxura emateko erabiltzen da, informazioaren diseinu bisuala lantzeko sortu zen eta. Etiketetan oinarrituta dago, eta erabaki daiteke, esate baterako, zer letra tipo izango duen testuak, edo hau letra beltzez idatzi behar den edo etzanez. XMLk HTML osatzen du Interneten, egitura eransten dielako datu horiei, eta semantika eman. Horri esker, sistema desberdinek ulertuko dute zer esan nahi duen. HTMLk ez bezala, bestalde, XMLk etiketa kopuru mugagabea erabili dezake informazioa sailkatzeko.
Webguneen diseinatzaileek badakite formato berriei egokitzen, eta beste alde batetik, formato mota batzuk hobesten dituzte, adibidez, HTML, PDF formatoaren ordez, lehenengoa askoz gehiago erabiltzen delako.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) ANSI