Edukira joan

Marmottan Monet museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marmottan Monet museoa
Datuak
Izen ofiziala
Musée Marmottan Monet
MotaArte galeria
HerrialdeaFrantzia
KudeatzaileaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Historia
Sorrera1934
Sortzailea
webgune ofiziala
Instagram: museemarmottanmonet_ Edit the value on Wikidata
Museoa kanpotik ikusita.

Marmottan Monet museoa (frantsesez: Musée Marmottan Monet) Parisen 1932an sortutako erakundea da. Beste garaien eta mugimenduen lan askorekin batera, inpresionismoaren ehun arte-lan inguru erakusten ditu, esaterako Claude Monet, Berthe Morisot, Edgar Degas, Édouard Manet eta Pierre-Auguste Renoir margolarienak. Gordetzen duen garrantzitsuena Claude Moneten Inpresioa, eguzkia sortzen margolana da; obra horrek inpresionismoari bere izena eman zion. Hasieran museoaren izena Marmottan museoa zen; XX. mendearen amaieran Marmottan Monet museoa izena hartu zuen, ordea.

Jatorriz Bois de Boulognetik gertu zegoen ehiza-pabiloia zen. Jabegoa Valmyko Dukearena zen. 1882an Jules Marmottanek erosi zuen, bere semearentzako, Paul Marmottanentzako, etxandi bat egiteko. Etxean Julesen arte bilduma jaso zuen, Erdi Aroa eta Pizkundearen lanekin, eta baita ere Paulena; semea Frantziako Lehen Inperioarekin liluratuta zegoen.[1] Paul Marmottanek testamentuan eraikina eta bilduma Frantziako Académie des Beaux-Arts erakundeari eman zizkion. Hori 1932an izan zen eta museoa 1934an ireki zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. François Daulte: Claude Monet et ses amis. Lausanne 1993, ISBN 2-85047-219-0.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]