Edukira joan

Milan Vidmar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milan Vidmar

Bizitza
JaiotzaLjubljana1885eko ekainaren 22a
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
 Jugoslaviako Erresuma
Cisleithania
HeriotzaLjubljana1962ko urriaren 9a (77 urte)
Hobiratze lekuaŽale Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Vienako unibertsitate teknologikoa
University of Ljubljana (en) Itzuli
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, xakelaria, filosofoa, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta ingeniari elektrikoa
Enplegatzailea(k)University of Ljubljana (en) Itzuli
KidetzaSlovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli

Milan Vidmar (Ljubljana, 1885eko ekainaren 22a - Ljubljana, 1962ko urriaren 9a), ingeniari elektriko esloveniarra izan zen. Honetaz gain xake jokalaria, filosofoa eta idazlea ere izan zen.

Ingeniari elektrikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902an hasi zen ingeniaritza elektrikoa ikasten eta 1907an graduatu zen Vienako Unibertsitatean. Ljubljanako Unibertsitateko irakaslea ere izan zen eta bertako Ingeniaritza elektrikoaren fakultatea sortu zuen.

Xake jokalaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honetaz gain xake jokalari famatua izan zen, diotenez garai hartan munduko hamabi onenen artean zegoen. Hala ere beti amateur gisa jokatu zuen. Europa guztian jokatu zuen, tartean Donostian ere bai, 1911n, bigarren egin zuen orduan. 1948ko munduko txapelketan epailea izan zen.

Xakearen inguruko hainbat liburu idatzi zituen eslovenieraz eta alemanez. Ingeniaritza elektrikoaren inguruko idatziak ere argitaratu zituen.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milan Vidmar Aldatu lotura Wikidatan