MoMA
New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa | |
---|---|
Museum of Modern Art | |
New York Art Resources Consortium | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°45′42″N 73°58′39″W / 40.7617°N 73.9775°W |
Historia eta erabilera | |
Claim for restitution of an artwork | |
Restitution of Nazi-looted art | 2015 |
Inaugurazioa | 1929ko azaroaren 7a |
Zuzendaria | Glenn D. Lowry (en) Richard Oldenburg (en) John B. Hightower (en) Alfred H. Barr (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Yoshio Taniguchi (en) Edward Durell Stone (en) Philip Lippincott Goodwin |
Bisitariak urtean | 2.788.236 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+1-212-708-9400 eta tel:+1 212-708-9400 |
[https://www.moma.org/ Webgune ofiziala | |
New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa —orobat MoMA deitua (ingelesezko Museum of Modern Art izenaren akronimoa)— arte modernoaren museo bat da, New Yorkeko Manhattan auzoan dagoena; Ameriketako Estatu Batuetako eta mundu osoko arte modernoaren museorik onenetarikoa.
1929. urteko azaroaren 7an ireki zuten Museoa publikoarentzat. Sortzaileak hauek izan ziren: Lillie P. Bliss, Mary Quinn Sullivan eta Abby Aldrich Rockefeller filantropoak. Hasieran entitate pribatua izan zen, eta partaideek eta enpresek ematen zutenekin jardun zuen Museoak; berrikuntza izan zen antzerako museoetan onartzen ez ziren arte gaiak onartzen zituelako: gerora besteek adibidetzat hartu zuten. 2004. urtean berritu egin zuten.
Adituek diotenez, maisulanen munduko bilduma garrantzitsuenetarikoa dago MoMAn. Besteak beste, Van Gogh, Piet Mondrian, Pablo Picasso, Salvador Dalí, Jackson Pollock, Andy Warhol eta Edward Hopper gisako egileen obrak daude Museoan.
Pinturaz gain, diseinu grafikoa, diseinu industriala, argazkiak, arkitektura, zinema eta inpresio eremuetako lanak jasotzen eta erakusten dituzte.