2012ko urtarriletik, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Osasun ministro gisa dihardu. Smaran jaioa, POLISARIOAren sortzaileetako bat da. Mohamed Lamine Ould Ahmed Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) lehen ministroa izan zen 1976an, eta 1982ra arte bete zuen kargua. 1985-88 artean itzuli zen kargu berera, eta Polisarioaren Idazkaritza Nazionaleko kide izan da ordutik. Amnesty Internationalen arabera, Marokoko segurtasun elementuek bere familiaren hamaika kide "desagertu" dituzte arrazoi politikoengatik.[2]