Edukira joan

Murruntz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Murruntz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
GeneroaCymbalaria
Espeziea Cymbalaria muralis
Banaketa mapa

Murruntza edo Cymbalaria muralis Plantaginaceae familiako landare bat da. Iraganean Cymbalaria generoa Scrophulariaceae familian sailkatzen zen[1]. Europako ingurune Mediterraneoetan du jatorria, baina munduko beste leku askotan ere aurki daiteke gaur egun.

Belar iraunkorra da, herrestaria (5 cm-ko altuera izatera iristen da), azkar hazten dena, eta harresietan eta (ahal dela, hezeak), harkaitzetan, hormetan eta espaloietan bizi dena, oso gutxitan lurzoruetan.

Hosto borobilak edo bihotz formakoak ditu, 2,5 eta 5 cm arteko luzera eta zabalera duten hiru eta zazpi lobulu artean, zurtoinaren gainean txandaka kokatuta. Zurtoin meheak 70 cm luze ere izan daitezke, eta ez dute pubeszentziarik. Lore bakartiak, zentimetro bat baino gehiagokoak, korola lila edo morea dutenak, forma axilarrean sortzen dira (pedunkulua hostoaren eta zurtoinaren artean irteten da).

Espezie honek oso ohikoa ez den hedatze-metodoa du. Lore zurtoinak, hasiera batean, fototropismo positibo bat du, argirantz mugitzen dena; ernalketaren ondoren, fototropismo hau negatibo bihurtzen da (argitik urruntzen da), haziak, ernamuindu ahal izateko begetatzen duen horma edo arrokaren pitzaduretan erortzea errazten duena[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «List of related genera for family» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  2. Hart, J. W. (James Watnell), 1940-. (1992, ©1990). Plant tropisms and other growth movements. Chapman & Hall ISBN 0-412-53080-5. PMC 26583720. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]