Edukira joan

Musulman (nazionalitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musulman nazionalitatea

Muslimani, Муслимани

Musulman nazionalitatea ikusgai 1991ko Jugoslavian[1].
Biztanleak guztira
100.000 inguru[2]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Montenegro:24.625 (2003)
 Kroazia:19.677 (2001)
 Serbia:19.677 (2002)[3]
 Eslovenia:10.467 (2002)
 Mazedonia:2.553 (2002)
Hizkuntza
Serbokroaziera
Mazedoniera
Erlijioa
Gehienbat Islama
Zerikusia duten beste giza taldeak
Hego eslaviarrak

Musulman nazionalitatea (serbokroazieraz latindar alfabetoan muslimani eta alfabeto zirilikoan Муслимани) Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan eslaviar musulmanak (hau da, tradizio erlijioso islamikoa duten eslaviarrak) erroldetan norberaren nortasun nazionala definitzeko erabili zen terminoa izan zen.

Kopururik handiena Bosnia-Herzegovinan bizi zen eta han hiru "talde eratzaileetakoa" zen baina 1990eko hamarkadatik aurrera eta estatu independentea bihurtu ostean Bosnia-Herzegovinakoek beren burua definitzeko "bosniako" erabili izan dute. Hala ere, Jugoslavia zaharrean zehar badira komunitate batzuk "musulmanak nazionalitatez" direla diotenak, beste batzuek "bosniako", "gorani", "torbeš" edo "pomak" hitzak erabiltzen dituzten bitartean.

Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako konstituzioak "nazioak" (narodi, oro har errepubliketan nagusiak ziren taldeak) eta "nazionalitateak" (narodnosti, gutxiengo estatusa zutenak).

Austria-Hungariako Inperioarekin hasi zen ofizialki "bosniako" terminoa Bosnian bizi ziren musulmanak deitzeko erabiltzen; lehenago Bosniako biztanle oro izendatzeko baliatzen zen. 1960ko hamarkadako eztabaida zabaldu zen, intelektual komunista bosniako askok Bosnia-Herzegovinako musulmanek hango jatorriko herri eslaviar bat osatzen zutela eta, beraz, "nazio" gisa aitortuak izan behar zutela; hala ere, "musulman" hitzak onartua izateko arazoak zituen, ez zuelako "bosniartasuna" ondo islatzen.

Adostasuna lortu nahian 1968ko konstituzioaren aldaketan "nazionalitatez musulman" terminoa sartu zen, ez ordea "bosniako"; hori dela eta bosniako askok ez zuten onartu, uste zutelako hitz horien erabilerarekin bosniakoak talde erlijiosotzat -eta ez "etnikotzat"- jotzen zirelako[4]. Batzuetan musliman (letra xehez, musulman fededuna adierazteko) eta Musliman (letra larriz, nazio honetako kidea) desberdintzen ziren, serbokroazieraren usadioaren arabera.

1990eko hamarkadatik aurrera batez ere Bosnia-Herzegovinan eta Sandžak eskualdean (Serbia eta Montenegroren artean banatua) bizi diren bi milioi inguruko herri honetako gehiengoak "bosniako" (pl. Bošnjaci, sing. Bošnjak) erabiltzeari ekin zioten. Horren ondorioz, harrezkero Muslimani gehienbat Bosnia-Herzegovinatik kanpo erabili izan da.

  • Serbian 2002ko erroldan (Erdialdeko Serbia eta Voivodinako datuak bildu zituena, ez ordea Kosovokoak) 19.503 musulman nazionalitatez eta 136.087 "bosniako" agertu ziren[5].
  • Montenegron 2003ko erroldan 24.625 (%3.97) "musulman nazionalitatez" eta 48.184 (%7.77) "bosniako" agertu ziren.
  • Ipar Mazedoniako Errepublikan 2002ko erroldan: 17.018 (%1,15%) "bosniako"[6] eta 2.553 (%0.13) "musulman nazionalitatez". Kontuan hartu behar da 1990ekoan hainbat pomak eta torbešek talde honetan kokatu zutela beren burua eta horregatik 2002koan kopurua asko jaitsi zen.
  • Kroaziako komunitate musulmana 2001ean 56.777 lagunek osatzen zuten[7] eta hiru nortasunetan banatzen ziren; 10.000 inguruk "kroaziar", 20.000k "musulman nazionalitatez" eta beste 20.000k "bosniakotzat" jotzen dute beren burua.
  • Eslovenian 2002ko erroldan 21.542 "bosniako", 8.062 "bosniar" eta 10.467 "musulman nazionalitatez" agertu ziren[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gaur egun "bosniako" izena erabiltzen dutenak barne.
  2. Gaur egun izen honekin identifikatzen direnak; hau da, "bosniako" autonimoa erabiltzen ez dutenak.
  3. Kosovo kontuan hartu gabe.
  4. Imamović, Mustafa: Historija Bošnjaka, Sarajevo, BZK Preporod, 1996. ISBN 9958-815-00-1
  5. Serbiako Estatistika Bulegoa.
  6. Mazedoniako Estatistika Bulegoa.
  7. Kroaziako Estatistika Bulegoa.
  8. Esloveniako estatistika Bulegoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.