NBAko seigarren jokalaririk hoberenaren saria
NBAko seigarren jokalaririk hoberenaren saria (ingelesez, NBA Sixth Man of the Year Award) NBA-n titular gisa jokatzen ez duen saskibaloi-jokalaririk hoberenak jasotzen duen saria da.
Ameriketako Estatu Batuetako (Los Angeles Lakers, Phoenix Suns, Sacramento Kings, Washington Wizards, Boston Celtics, Dallas Mavericks, Houston Rockets, Brooklyn Nets, New York Knicks, Philadelphia 76ers, Memphis Grizzlies, New Orleans Pelicans, San Antonio Spurs, Chicago Bulls, Cleveland Cavaliers, Detroit Pistons, Indiana Pacers, Milwaukee Bucks, Denver Nuggets, Minnesota Timberwolves, Portland Trail Blazers, Oklahoma City Thunder, Utah Jazz, Atlanta Hawks, Charlotte Hornets, Miami Heat, Orlando Magic, Golden State Warriors, Los Angeles Clippers) eta Kanadako (Toronto Raptors ) frankiziek aukeratzen duten irabazlea da. Boto emaile bakoitzak lehen, bigarren eta hirugarren postuak hautatzen ditu eta bere ustez, zein izan den 6. jokalari postu honetan onena, bigarren onena eta hirugarrena. Boto emailearen lehen hautagaiari bost puntu esleitzen zaizkio, bigarrenari hiru eta hirugarrenari puntu bakarra. Seigarren jokalari onenaren saria puntu kopuru handiena eskuratzen duenari ematen zaio.
Aukeragarria izateko, jokalariak ordezkoa irtenda jokatu beharko du, titular bezala baino partida gehiagotan.
Irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]† | Aktibo dauden Jokalariak |
* | Basketball Hall of Famean daudenak |