Nederlandera
Nederlandera[1] jatorri germanikoa duen hizkuntza bat da. Gutxi gorabehera, 24 milioi hiztun ditu mundu osoan.
Hizkuntza ofiziala da Herbehereetako Erresuman —hots, Herbeheretan, Holandarren Antilletan eta Aruban— eta Surinamen. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Frantziako ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat tokitan ere hitz egiten da, nederlandar kolonia zenean, administrazio publikoak hizkuntza ofizialtzat erabiltzen baitzuen.
Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (Nederlandera orokor landua), eta horixe da Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera. Mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakasten da.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Indoeuropar hizkuntzak
- Germaniar hizkuntzak
- Mendebaldeko germaniar hizkuntzak
- Behe frankikoa edo nederlandera
- Mendebaldeko germaniar hizkuntzak
- Germaniar hizkuntzak
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Holandera Holandako probintzietako dialektoa da, brabantsera Brabants probintzian hitz egiten den moduan. Hizkuntzari holandera deitzea desegokia da eta isekatzat har dezakete Holandako probintzietan bizi ez diren hiztunek.
Afrikaansa Namibia eta Hegoafrikan hitz egiten da, normalean hizkuntza beregain gisa hartzen bada ere.
Flandrian hitz egiten den nederlanderari, berriz, flandriera deritzo. Horrek ere beste dialekto batzuk ditu: mendebaldekoa, ekialdekoa, linburgera, brabantsera eta anberesera.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jacob van Maerlant eta Jan van Ruusbroec Erdi Aroko egilerik azpimarragarrienak dira, beste batzuen artean. Denboran aurrera, Urrezko Aroan (1550–1670), Joost van den Vondel batik bat eta Dirck Volckertszoon Coornhert eta Pieter Corneliszoon Hooft idazle nabariak izan ziren.
XIX. mendean Willem Bilderdijk, Guido Gezelle poeta, "Multatuli" (kolonialismoa satirikoki kritikatu zuena) eta Louis Couperus ditugu. Azkenik, XX. mendetik aurrera, Johan Huizinga eta Harry Mulisch ezagunenen artean daude.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Nederlanderaz)(Ingelesez) Ingelesa-nederlandera-ingelesa hiztegia
- (Ingelesez) Ikasi nederlandera online
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |