Ofikleido
Ofikleido | |
---|---|
keyed chromatic trumpets (en) | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Jean Hilaire Asté (en) |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 423.21 |
Ofikleidoa edo figlea (frantsesetik bugle, ophicléideek eragina; grezieratik hophis, sugea eta kleis, giltza) metalezko haize musika tresna bat da, letoizko hodi luze batez eratua, erditik tolestua, diametroa gehitzen doana bere ahokaduratik kanpairaino, eta airearen igarotzea itxi eta ireki egiten duten giltzekin.
Musika tresna hau jotzen duen pertsonari ere figle esaten zaio.
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ofikleidoa, giltzadun kornetak eta quinticlave deituriko ofikleido altua bezala (bere familiako beste bi partaideak), beste haizezko musika tresnek ez duten moduko digitazio sistema bat du. Giltza guztiak, bat izan ezik, ohi itxita egoten dira eta jotzaileak giltzari dagokion palanka zapaltzen duenean bakarrik irekitzen dira. Justu kanpaiaren azpian dago tonu zuloen estalkirik handiena, baina ohi irekita egoten da eta palanka zapaltzen denean bakarrik ixten da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badaude ofikleido edo figlea 1817an asmatua eta 1821ean Jean Hilaire Asté musika tresna egileak patentatua izan zela dioten berriak. Orkestra erromantikoan, metalen sekzioko egiturako muina da, Pizkundeko serpentoiaren ordez. Bere inguruan tolesten den hodi luze batez eratua dago, eta ahoko batekin interpretatzen da, metalezko gainontzeko haize musika tresnetan bezala. Hasiera batean, bederatzi giltza zituen, eta, ondoren, beste hiru gehitu zitzaizkion, hamabira heldu arte. Ofikleidoaren familiaren musika tresna ezberdinak Si bemol, Do, Mi bemol edo Fan afinatuak egon daitezke. Familia honetako musika tresnarik ohikoena, Si bemol edo Doan afinaturiko figle baxua da.
Ofikleidoa, tuba eta eufonio edo bonbardinoagatik ordeztua izan zen, Italia aldean XX. mende hasierara arte ezaguna izaten jarraitu zuen arren, eta oraindik gaur egun, profesionalki joa da. Azken figle handienetako bat Sam Hughes izan zen.
Musika lanak eta konposatzaile nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika tresna honentzat idatzitako lehen partitura, Gaspare Spontinik 1819an idatzitako Olimpie operakoa izan zen. Ofikleidoa erabiltzen duten beste musika lan ospetsu batzuk Elias eta Uda gau bateko ametsa lanaren obertura dira, Felix Mendelssohnenak; bai eta Hector Berliozen Sinfonia fantastikoa ere, geroagoko orkestazio batean tuba batek ordeztu duen arren. Giuseppe Verdik eta Richard Wagnerrek ere musika tresna honentzat konposatu zuten.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) The Ophicleide