Ofizier
Artikulu hau gudarosteetako edo segurtasun-indarretako ofizialei buruzkoa da, beste esanahietarako, ikus: Ofizial (argipena)
Ofizier edo ofizial (Heg.) hitza, hierarkia militarrean erabilita, lotinantorearen mailatik jeneral, kapitain jeneral edo landa-mariskalera bitarteko maila duten gudarien karrera, kategoria edo mailari dagokio. Herrialde bakoitzak bere gudarostea kudeatzeko berezko modua du, eta hari jarraituz lor daiteke maila hori: gehienek kontuan dituzte gudariak gudarostean daraman denbora eta borroka- edo bake-garaian zenbait ekintzarengatik lortu dituen merezimenduak. Ofizier guztiak ez dira berdinak, ordea, hierarkia militarrean duten mailak bereizten ditu.
Ofizieren egiteko nagusia beren herrialdeetako erakundeek hartutako erabakiak abian jarri, gidatu edota gainbegiratzea da, guda- edo bake-garaian bada ere.
Beren hierarkia militarra duten ofizierordeak ere badira, ofizieren mendekoak; izan ere, ofizierek trebakuntza ezberdina jasotzen dute.
Ertzaintzaren kasuan, ofizialak ikuskatzaile mailako ahaltsuenak dira eta, aldi berean, ardura gehien dituzte. Ikuskari gisa ere jarduten dute ofizialordeek, baina ofizialen mende daude. Euskal Autonomia Erkidegoko polizian, ofizialek ez dute ahalmen betearazlerik, komisariorde eta komisarioak arduratzen dira hartaz.