Edukira joan

Ogitarteko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udaiazpiko ogitartekoa.

Ogitartekoa[1] osagai desberdinekin (gazta, haragia, arraina, barazkiak....) betetako ogi zati erdibitua da, normalean eramateko hartzen dena. Lagunartean otarteko[2] eta bokata[3] ere esaten zaio. Ogi xerra karratuetan egindakoari sandwich[4] deritzo. Ogi zatiak nahi izatera saltsa desberdinekin bustiak egon daitezke, modu honetara ogitartekoa hezeago eta zaporetsuagoa izango da.

Oinarrizko jakia da, beste prestaketa batzuen antzera, munduko herri eta kultura ugarik erabili izan dutena eguneroko elikaduran. Jaki desberdin hauek oinarri, karbohidrato asko duten (ogi motak) osagai bat izaten dute. Ogi mota desberdin hauek berriz barruan barazki, haragi, arrai... eman ditzakete.

Prestaketa hauen adibide dira italiar pizza, kebab turkoa, Greziako pita, sandwich ingelesa, Amerikako irin tortilla edo arepak, estatu batutako hanburgesa edo gure inguruan jaten den ogitartekoa.

Ogi ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogitartekoa prestatzeko jeneralean ogi luzea erabiltzen da, hala nola baguette frantsesa eso txapata italiarra, baina edozein ogi edo ogi-xerrarekin egin daiteke.

Betegai ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saltsa ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ogitarteko». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
  2. «Otarteko». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
  3. «Bokata». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
  4. «Sandwich». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.