Olaf II.a Norvegiakoa
Olaf II.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
1015 - 1028 ← Sweyn Haakonsson (en) - Knut II.a Danimarkakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Óláfr Haraldsson | ||
Jaiotza | Ringerike (en) , 993 | ||
Herrialdea | Norvegia | ||
Heriotza | Stiklestad (en) , 1030eko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) (36/37 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nidaros katedrala | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Harald Grenske | ||
Ama | Åsta Gudbrandsdatter | ||
Ezkontidea(k) | Astrid Olofsdotter (1019 (egutegi gregorianoa) - | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Hårfagre (mul) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Lantokia(k) | Eskandinavia eta Errusia | ||
Santutegia | |||
Uztailaren 29 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Olaf II.a Haraldsson, gerora San Olaf izenez ezaguna (c. 995 – 1030eko uztailaren 29a) Norvegiako erregea izan zen 1015tik 1028ra.
Åsta Gudbrandsdatter eta Harald Grenskeren semea izan zen.
Olaf hainbat sagatan agertzen da, horien artean Heimskringlan. Estonian, Finlandian eta Ingalaterran bidaiatu eta borrokatu zuen. Normandian ere egon zen eta Rouenen bataiatu zuten.
1015ean Norvegiara itzuli zen eta bere burua errege izendatu zuen. 1016an Sweyn Haakonsson Norvegiako de facto gobernaria garaitu zuen Nesjarreko guduan. Olof Skötkonung Suediako erregearekin bakea egin zuen eta bere alaba Astrid Olofsdotterrekin ezkondu zen. Olafen arrakastak ez zuen luze iraun. 1026an Helgeåko gudua galdu zuen eta 1029an Kanuto II.a Handiak Norvegia inbaditu zuen bertako nobleen laguntzarekin. Olaf Kieveko Rusan babestu zen. 1030ean hil zen Stiklestadeko guduan tronua berreskuratzen saiatzean.
Grimskell apezpikuak kanonizatu egin zuen hil eta urtebetera. Hil ondoren Rex Perpetuus Norvegiae titulua jaso zuen. Bere kanonizazioak kristautasun prozesua bizkortu zuen Eskandinavian. Alexandro III.a Aita Santuak kanonizazioa berretsi zuen 1164an.