Once (filma)
Once (filma) | |
---|---|
Glen Hansarden filma | |
Egilea(k) | Glen Hansard |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | Once |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa txekiera |
Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma |
Iraupena | 86 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Carney |
Gidoigilea(k) | John Carney |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Samson Films (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Glen Hansard |
Argazki-zuzendaria | Tim Fleming (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
Argumentu nagusia | musikaria, human bonding (en) eta Maitemina |
Once (euskaraz Behin) 2007ko John Carney irlandar zinema zuzendariaren musikal film bat da. Bertan, Glen Hansard eta Markéta Irglová aktoreek antzeztu zuten eta Dublin hirian girotua dago.
Film honek "Falling Slowly" abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Grammy Sarietarako ere hainbat izendapen jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dublin hiria. Kale musikari batek (Glen Hansard) bere aitari (Bill Hodnett) dendan lagunduz lan egiten ez duen denboran hiriko kaleetan musika emanaldiak eskatzen egon ohi da. Egunez, dirua irabazteko asmoz oinezkoek aski ezagunak dituzten abestiak jo ohi ditu, aldiz, gauez, berak sortutako abestiak jo ohi ditu, tartean neska-lagun ohiak laga zuenekoa. Kalean loreak saltzen dituen txekiar neska bat (Markéta Irglová) mutilak duen musikarako talentuaz jabetu da. Neskak ere ez zuen maitasunarekin zorte handiegirik izan, hortaz, maitasunari buruzko abestiak konposatu izan arren, mutilak ez bezala, hark ez ditu inoiz jendaurrean jo izan. Ustekabean biak denda batean bapateko abeslari bikotea osatuko dute, orduan elkar lotzen dituen zeozer badagoela topatuko dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Glen Hansard: Guy edo "Mutila" (ez du izen jakinik, kredituetan Guy gisa agertzen da), Dublingo kaleetan bere abestiak jo ohi dituen gitarra-jolea.
- Markéta Irglová: Girl edo "Neska" (kredituetan Girl gisa), Txekiar Errepublikako neska piano-jolea.
- Bill Hodnett: mutilaren aita, aspiragailuak konpontzeko denda baten jabea da.
- Danuse Ktrestova: neskaren aita.
- Geoff Minogue: mánagerra.
- Kate Haugh: Ivonka, neskaren alaba.
- Hugh Walsh: Timmy, bateria-jotzailea.
- Alaistair Foley: baxu-jotzailea.
- Gerard Hendrick: bakarkako gitarra-jolea.
- Sean Miller: bankaria.
- Marcella Plunkett mutilaren neska-lagun ohia.
- Senan Haugh: neskaren senarra.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2006ko filmak
- John Carneyk zuzendutako filmak
- John Carneyk idatzitako filmak
- Glen Hansardek antzeztutako filmak
- Markéta Irglováek antzeztutako filmak
- Zinema zirriborroak
- Irlandako filmak
- Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- Musikal filmak
- Musika eta musikariei buruzko filmak
- Drama filmak
- Film independenteak
- Dublinen girotutako filmak