Oprah Winfrey
Oprah Gail Winfrey[1] (1954ko urtarrilaren 29 - ), ezagunagoa Oprah Winfrey izenarekin, Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide jabea, talk-show aurkezle, aktore, produktore eta filantropista da. Bere The Oprah Winfrey Show saioagatik ezaguna da, mota horretako saioen artean historia osoan baloraziorik onena jaso duen saioa, AEB osoan zehar 1986tik 2011ra bitarte emititu zena Chicagotik[2]. "Komunikabide Guztietako Erregina" ezizenarekin[3], afroamerikarrik aberatsena da[4], AEBko historiako filantropista beltzik handiena[5][6] eta Ipar Amerikako multi-bilioidun beltz bakarra da[7]. Munduko emakumerik influenteena dela aipatzen da hainbat sailkapenetan[8][9]. 2013an Barack Obamak Askatasunaren Domina Presidentziala eman zion[10], eta Duke eta Harvarden ohorezko doktore izendatu dute[11][12].
Pobrezian jaioa Mississippin, bere ama nerabearekin hezi zen. Txikitan eta bere nerabezaroaren hasieran sexualki abusatu zutela salatu izan du, eta hamalau urterekin haurdun geratu zen, baina bere semea jaio berritan hil zen[13]. Tennesseera joan zen bizitzera, ostean, aita deitzen duen gizon batekin. Bertan irrati batean hasi zen lanean, oraindik ikasten ari zela. 19 urterekin tokiko telebistako gaueko saioan laguntzaile gisa hasi zen. Bere albisteen tono emozionala zela eta, eguneko talk-show batera mugitu zuten, eta Chicagoko saio bat hirugarren postutik lehenengora pasarazi zuenean produktora propioa sortu zuen[14].
Komunikatzeko modu intimoa sortzeagatik famatua da Winfrey, eta Phil Donahuek egindako talk-show eredua popularizatu eta irauli zuen[15]. XX. mendeko hainbat tabu apurtu zituela dio Yaleko ikerketa batek, adibidez LGBT komunitatea mainstream bilakatzea komunikabideetan[16][17]. 1990ko hamarkadaren erdialdean bere saioa aldatu zuen, literatura eta auto-laguntza txertatuz. 2006tik 2008ra Obamaren alde egin zuen, eta uste da honek milioi bat boto erakarri zizkiola Alderdi Demokrataren primariatan[18].
Sexu-jazarpenaren aurkako MeToo mugimenduko ekintzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Winfrey, 2017an, sexu-jazarpenaren aurka sortu zen #MeToo mugimenduko ekintzaileetako bat da. 2018ko Urrezko Globoen ekitaldian, bere esku-hartzea nabarmena izan zen, eta publikoa zutik jarri zuen txalo artean[19].
«Nire esker ona adierazi nahi diet urteetako tratu txarrak eta erasoak jasan dituzten emakume guztiei, zeren, nire amak bezala, elikatzeko haurrak, ordaintzeko fakturak eta bete beharreko ametsak zituzten...), beraz, hau ikusten ari diren neska guztiak horizontean egun berri bat dagoela jakin dezatela» (...) «Egun hori argitzen denean, emakume bikain askori esker izango da; horietako batzuk gaur gela honetan daude», salaketa mugimenduaren parte eta ekitaldian ziren aktoreei erreferentzia eginez izan zen, nola hala Reese Witherspoon, Greta Gerwig, Nicole Kidman, Jessica Chastain, besteak beste[19].
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oprah Winfrey Interview -- Academy of Achievement. 2016-01-19 (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ KingWorld: Press Release. 2007-02-10 (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Yes, she's Queen of all Media, but to Discovery, she's Life itself. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Matthew. (2009-05-06). «The Wealthiest Black Americans» Forbes (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Oprah Winfrey Biography - Biography.com. 2010-01-13 (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Oprah Winfrey Debuts as First African-American On BusinessWeek's Annual Ranking of 'Americas Top Philanthropists'. 2004-11-20 (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Nsehe, Mfonobong. «The Black Billionaires 2015» Forbes (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ (Ingelesez) Henley-on-Klip, Andrew Meldrum. (2007-01-03). «'Their story is my story' Oprah opens $40m school for South African girls» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ (Ingelesez) «The most influential US liberals: 1-20» Telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Page Not Found - Chicago Tribune. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ (Ingelesez) «Oprah Winfrey Receives Honorary Degree at Harvard, Tells Graduates to Max Out Your Humanity» E! News (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ (Ingelesez) Oprah Winfrey Urges Duke Graduates to Help Others Move to 'Higher Ground'. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ (Ingelesez) Mowbray, Nicole. (2003-03-02). «Oprah's path to power» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Oprah Winfrey, The World's Richest People - Forbes.com. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Coming After Oprah. 2003-06-25 (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Joshua Gamson, Freaks Talk Back: Tabloid Talk Shows and Sexual Nonconformity, excerpt and interview. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ It's another beginning!. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ Freakonomics. (2008-08-06). So Much for One Person, One Vote. (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
- ↑ a b Oprah Winfrey empodera a las mujeres del mañana en un discurso para la historia. .
- 1954ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Afro-amerikar aktoreak
- Mississippitarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako telebista aurkezleak
- Ameriketako Estatu Batuetako telebista idazleak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako filantropoak
- XXI. mendeko emakumeak
- XX. mendeko emakumeak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak