Origenes
Origenes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 185 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Zesarea Maritima eta Tiro, 254 (egutegi gregorianoa) (68/69 urte) |
Familia | |
Aita | Leonides of Alexandria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Leonides of Alexandria (en) Ammonius of Alexandria (en) Klemente Alexandriakoa Hipolito Erromakoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, klerikoa, idazlea, itzultzailea eta filosofoa |
Influentziak | Platonismo, Neoplatonismo eta gnostizismo |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Origenes (antzinako grezieraz: Ὠριγένης, Ōrigénēs; Alexandria, 184 inguruan - Tiro, 253 inguruan) teologo kristaua izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristau familia batean sortua zen (aita martirioz hil zuten 202an). Klemente Alexandriakoaren eta Ammonio Saccasen ikaslea izan zen. 203tik aurrera, 28 urtez, kristau dotrina irakatsi zuen Alexandrian. 230ean apaiztu zen, zegokion elizbarrutitik kanpo; arrazoi horrengatik eta aurretik berak eskaturik irendu zutelako, eskumikatu egin zuten, eta 231n Palestinako Zesarean hartu zuen bizilekua. Dezioren esetsaldian jasandako torturen ondorioz hil zen.
Origenes Eliza kristauaren lehen garaietako teologoetan handiena izan zen. Antzinako Greziako filosofiaren (batez ere, neoplatonismoa eta estoizismoa) eta kristautasunaren sintesia egitea izan zuen helburu. Idazle oparoa izan zen; liburu dogmatiko, aszetiko eta polemiko anitz idatzi zuen, hala nola De principiis, Celsoren aurka eta abar. Alabaina, Idatzi Santuen exegesi-lanak dira haren lanik ezagunenak (Homiliak, Iruzkinak, Hexapla eta abar). Originesen dotrinaren zenbait puntu kondenaturik gertatu ziren Konstantinoplako II. kontzilioan (553).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Origenes |