Oscar Bonavena
Oscar Bonavena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1942ko irailaren 25a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Reno, 1976ko maiatzaren 22a (33 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Heriotza modua | giza hilketa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Altuera | 179 zentimetro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Oscar Natalio Ringo Bonavena (Buenos Aires, 1942ko irailaren 25a - Reno, Ameriketako Estatu Batuak, 1976ko maiatzaren 22a) pisu astunetako argentinar boxeolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi aldiz borrokatu zen Joe Frazierren aurka eta behin, 1970ko abenduaren 7an, Muhammad Aliren aurka. Borroka hartan Muhammad eraistea lortu bazuen ere, 15. round-ean galdu egin zuen. 1976ko maiatzaren 22an, Mustang Ranch putetxeko gizazain Ross Brymerrek tiroz hil zuen[1]. Ezusteko heriotz honek Argentina hunkitu zuen: 150.000 lagun igaro ziren Luna Park Stadiumen jarritako hil kaperatik. Bonavena Buenos Aireseko La Chacarita hilerrian lurperatu zuten.
Boxeolari profesional gisa, Ringo Bonavenak 58 borroka irabazi zituen, 9 galdu eta bat berdindu[2]. Club Atlético Huracán zelaiko harmaila batek eta Buenos Aireseko kale batek bere izena daramate.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ringo Bonavena: Una bala le robó la vida, pero no la leyenda. gente.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-09-11).
- ↑ Oscar Bonavena. boxrec.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-11).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Bonavena |
- (Gaztelaniaz) Revista El Gráfico
- (Ingelesez) Ringo Bonavena eta Muhammad Aliren arteko borroka