Oswald Spengler
Oswald Spengler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Blankenburg, 1880ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Munich, 1936ko maiatzaren 8a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Nordfriedhof (en) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) Doktoretza : filosofia Berlingo Humboldt Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Alois Riehl (mul) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, filosofoa, soziologoa, matematikaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Johann Wolfgang von Goethe |
Mugimendua | Conservative Revolution (en) |
Oswald Spengler (Blankenburg, Alemania, 1880ko maiatzaren 29a - Munich, Alemania, 1936ko maiatzaren 8a) filosofoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1904an, doktoretza eskuratu zuen Hallen, eta 1911 arte eskola-irakasle izan zen. 1911n, Municha joan zen, eta bere lan nagusia, Der Untergang, idazten hasi. Historizismoaren teorialari nagusietakoa izan zen, eta Nietzschek eta Diltheyk eragin handia izan zuten haren pentsaeran. Spenglerrek gizartearen aurrerabidearen mitoa baztertu zuen, eta historia kultura-ziklotan antolatua dela zioen; hala, kulturaren garapena organismo bizienarekin alderatzen zuen, eta lau aro edo aldi bereizi zituen (gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta heriotza), eta Mendebaldeko kulturaren gainbehera edo zahartzaroa hasia zela zioen. Naziek haren teoria batzuk aintzat hartu zituzten hasieran, baina, oro har, kritika asko jaso zituen.
Besteak beste, hona haren bi idazlan: Der Untergang des Abendlandes (1920, Sartaldearen gainbehera); Der Mensch und die Technik (1931, Gizakia eta teknika).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.