Palm Springs (2020ko filma)
Palm Springs (2020ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Palm Springs |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Max Barbakow (en) |
Gidoigilea(k) | Andy Siara (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Andy Samberg |
Edizioa | Matt Friedman (en) |
Argazki-zuzendaria | Quyen Tran (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Palm Springs |
Argumentu nagusia | Denbora begizta |
Palm Springs Ameriketako Estatu Batuetako zientzia fikziozko, komedia eta maitasun filma da, Max Barbakowek zuzendua. Bi gazteren gorabeherak jarraitzen ditu, Palm Springsen kokatzen den ezkontza batean ezagutzen direnak eta denbora bukle batean harrapatuta bukatzen dutenak. Antzezle nagusiak Andy Samberg, Cristin Milioti, Meredith Hagner, Camila Mendes, Tyler Hoechlin, Peter Gallagher eta J.K. Simmons dira. Estreinaldia 2020ko urtarrilaren 26an izan zen Sundance Zinema Jaialdian eta geroago AEBtako zinemetan emankizun mugatuak izan ziren, 2020ko uztailaren 10ean zehazki.
Kritikak irmoki goraipatu zuen film luzea, baita antzezlanak, zuzendaritza eta kontzeptua ere. Golden Globe Sarietara izendatua izan zen 2020. urtean komedia eta musikal atalean, eta Andy Samberg ere izendatua izan zen atal berari dagokion aktore sarira. Irabazleak, ordeam Borat Subsequent Moviefilm eta bere protagonista Sacha Baron Cohen izan ziren
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andy Samberg Nyles gisa.
- Cristin Milioti Sarah Wilder gisa.
- J. K. Simmons Roy Schlieffen gisa.
- Peter Gallagher Howard Wilder gisa.
- Meredith Hagner Misty gisa.
- Camila Mendes Tala Anne Wilder gisa.
- Tyler Hoechlin Abraham Eugene Trent Schlieffen gisa.
- Chris Pang Trevor gisa.
- Jacqueline Obradors Pia Wilder gisa.
- June Squibb Nana Schlieffen gisa.
- Jena Friedman Daisy gisa.
- Tongayi Chirisa Jerry gisa.
- Dale Dickey Darla gisa.
- Conner O'Malley Randy gisa.
- Clifford V. Johnson bere burua bezala.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Max Barbakowk eta Andy Siarak 2015ean asmatu zuten Palm Springsen ideia American Film Instituteko ikasle gisa. 2019ko martxoan, Cristin Milioti eta J. K. Simmons sartu ziren, eta Camila Mendes, berriz, hurrengo hilabetean.
Filma Palm Springsen grabatzea aurreikusten zen, baina, zerga altuak zirela eta, ekoizpena Los Angelesera mugitu zen.
Estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palm Springsek 2020ko urtarrilaren 26an estreinatu zuen Sundanceko Zinemaldian. Gero, Neonek eta Huluk filmaren banaketa-eskubideak eskuratu zituzten 17.5 milioi dolarreko balioarekin, eta inoiz ordaindutako kopuru handiena izan zen jaialdi horretan proiektatutako film bategatik.
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrera komertziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palm Springsek 765 535 USD bildu zituen leihatilan.
Kritikaren iruzkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palm Springsek kritika espezializatuaren txalo zaparrada jaso zuen. Rotten Tomatoes gunean, 203 erreseina profesionaletan oinarritutako % 94ko onarpen indizea izan zuen, eta, beraz, "Fresko" ziurtagiria jaso zuen. Adostasun kritikoa honako hau izan zen: "Emanaldi sendoak, norabide segurua eta kontzeptu freskagarri originala direla medio, Palm Springs komedia erromantikoa da, eta erraza da horretaz maitemintzea" .Metacritic-en 100 puntutik 83 batu zituen, 42 erreseinetan oinarrituta, "Txalo egite unibertsala" nabarmenduz.
Komunikabide ugariren urte bukaerako zerrenda guztien batuketan, Metacriticek Palm Springs 2020.ko film hoberenen hamabigarren postuan kokatu zuen.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia fikziozko muturreko mundu hori, autoreek gaiak botatzeko eta indartzeko baina ez da. Nylesen pertsonaia nihilista hutsa da, hainbestetan bizi izan du egun berbera ez daukala bizitzeko inolako gogorik, milaka bider saiatu da bere buruaz beste egiten handik ateratzeko. Nolabait, gure mundu kapitalistaren metafora dirudi, egunero momentu berberak bizi behar dituenez, ilusioa galdu du eta kontsumismora jotzen du bere existentziak eta helburuek ekar dakiokeen samina ignoratuz. Hasieratik ikus dezakegu pertsonaiaren ikuskera, hawaiiar ezkontzara batekin doa eta.
Sarah iristean, dena aldatuko du. Bera bezalaxe, dimentsio arraro horretan amaituko du eta. Maitemindu egingo dira, eta horrek Nylesen mundua hankaz gora jarriko du. Bere fatxada mendekotasunik gabea erori egingo da, orain axola zaion zer edo zer du eta. Luzemetraiak beste hainbaten artean, helburuak izatearen garrantzia, aurrera jo beharra, amore ez ematea (Sarah fisikako aditu bilakatzen da loopetik ateratzeko) eta giza-loturen garrantzia jorratzen ditu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko filmak
- Andy Sambergek antzeztutako filmak
- Cristin Miliotik antzeztutako filmak
- J. K. Simmonsek antzeztutako filmak
- Peter Gallagherrek antzeztutako filmak
- Meredith Hagnerrek antzeztutako filmak
- Camila Mendesek antzeztutako filmak
- Tyler Hoechlinek antzeztutako filmak
- Jacqueline Obradorsek antzeztutako filmak
- Dale Dickeyk antzeztutako filmak
- Jena Friedmanek antzeztutako filmak
- Andy Sambergek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Kalifornian girotutako filmak