Paloma Picasso
Paloma Picasso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Paloma Ruiz Picasso y Gilot |
Jaiotza | Vallauris, 1949ko apirilaren 19a (75 urte) |
Herrialdea | Frantzia Espainia |
Bizilekua | Lausana Marrakex |
Familia | |
Aita | Pablo Picasso |
Ama | Françoise Gilot |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Lycee Francais Charles de Gaulle (en) |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, koreografoa, margolaria, bitxi diseinatzailea, diseinatzailea, Socialitea, moda-diseinatzailea, estilista, enpresaburua eta aktorea |
Jasotako sariak | |
Anne Paloma Ruiz-Picasso y Gilot (Vallauris, 1949ko apirilaren 19a) frantziar diseinatzaile eta enpresaburua da. Arteaz eta artistaz inguratuta bizi izan da beti. Paloma Picasso moda - diseinatzailea eta enpresaburua da, baina oso ezaguna da bere bitxien diseinuengatik eta bere izena daraman lurrin markarengatik.
Aita, Pablo Picasso margolari espainiar ospetsua izan zen, Kubismoan oso garrantzitsua, bera funtsezkoa izan baitzen mugimenduaren garapenean; ama, Françoise Gilot idazle eta margolari frantsesa zen eta bere neba-arrebak Claude, Paulo eta Maya Picasso. Paloma izena jarri zioten, Picassok Nazioarteko Bake Konferentziaren Kartelerako sortu zuen “usoa”- gatik.
Gaztea zenean, bere gustuak eta estiloak garatu zituen arren, Palomak ez zuen helburu artistikorik lortu nahi. Baina geroago, sortzeko beharra piztu zitzaion eta orduan bitxiak diseinatu eta fabrikatzeko ikasketa batzuk hasi zituen.
1968an bitxigintza munduan hasi zen, Parisen arropa-diseinatzailea zen momentu hartan. Sortutako lepokoak merkatu txikietan saltzen zituen, lepoko horiek kritikoen atentzioa deitu zuten. Horren ondorioz, bitxigintza ikasketak hasi zituen. Handik gutxira, Yves Saint Laurentek bere bilduma baterako osagarri batzuk diseinatzeko gonbidatu zuen, eta 1971an, Greziako bitxiak “Zolotas” bitxigintzan lan egiten ari zen.
Bere aita hil ondoren, 1973 urtean, diseinuaren interesa galdu egin zuen. Diseinua alde batera utzita, beste aktibitate artistiko batean hasi zen. Contes immoraux (1974) filmean parte hartu zuen, aktoresa bezala. Pelikula horrek “Urrezko Garai Saria” izeneko saria lortu zuen.
Paloma Picassok Rafael Lopez-Cambil dramagile eta zuzendari argentinarra ezagutu zuen, bere aitaren heriotzaren ostean. Lanean berriro hasi zenean, Lopez – Cambilen eskutik izan zen, Palomak bere ekoizpen batzuen diseinua egin baitzituen. Paloma eta Lopez-Cambiliren arteko harremana pertsonal bihurtu egin zen eta 1978an ezkondu ziren.
1980an, John Loring-ek, Tiffany & Co.ko lehendakariordeak, Palomari enpresarentzat bitxiak sortzea proposatu zion. Bere lehen sorkuntzak, koloreetako harriekin konbinazioak egin zituen, oso diseinu ausartak sortuz. Bere zigilu pertsonaltzat usoaren ikurra eta kolore gorria erabili zituen.
Urte batzuen ondoren, Picassok bere diseinuak beste arlo batzuetara bideratu zituen. 1984an lurrinen munduan sartu zen eta L'Oréal etxearekin batera lurrin bat atera zuen bere izenarekin.
Lopez-Cambil bere senarrak, produktuaren irudi bisuala indartzeko, kolore gorria eta beltza zuen kutxa bat eta edukiontziaren forma bereizgarria sortu zituen. Arrakasta ikusi ondoren, Palomak bere lurrin - bilduma zabaldu zuen eta ezpainetako barrak ere ekoiztu zituen, Mon Rouge, sortutako kolorea ere “Paloma gorri” izenez ezagutzen dena.
2000. urtean, Paloma Picassok, bere ausardiagatik famatua bazen ere, bere ibilbideari buelta berri bat eman zion. Lehen kolore primarioak erabiltzen zituen baina hortik aurrera grisa, urre eta okre koloreekin lan egingo du. Aldaketa hori diseinatzailearen irudi pertsonalean ere islatzen da.
Paloma Picassoren sorkuntzak kosmetikoetan eta lurringaietan oinarritzen dira, Frantziako L'Oreal- etxearentzat bereziki. Baina arlo ugarietan aurki ditzakegu bere diseinuak. Besteak beste, eguzkitako betaurrekoak eta betaurreko markoak Alemaniako enpresa batentzat, Mexikoko Synkro taldearentzat galtzeteria, hartzen dituzte, eta oheko arropa, eskuoihalak, bainuontziak eta mantalak KBC enpresa alemaniarrarentzat. Estatu Batuetan bezala, "home design" etxea sormen iturri bihurtu da Palomarentzat, portzelana fineko, kristalezko eta zilarrezko bildumak eta Villeroy & Boch enpresarentzat estaldurak prestatuz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- www.biografias.es (Gaztelaniaz)