Edukira joan

Pandora (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pandora (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaStewart A. Collins / Voyager 1
Data1980
KategoriaSaturnoren sateliteak eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia141.700 km
Eszentrikotasuna0,0042
Orbita-periodoa0,628504213 egun
Makurdura orbitala0.050 ± 0.004° Saturnoren ekuatorearekiko
Ezaugarri fisikoak
Masa1,371 ± 0.019 ×1017
Dentsitatea0,49 ×103
Grabitatea azalean0,0026–0,0060 m/s2
Albedoa0,6
Tenperatura~78

Pandora (grekoa: Πανδώρα), edo Saturno XVII, Saturno planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pandora satelite txiki eta irregular bat da. Haren ondoan dagoen Prometeo sateliteak baino krater gehiago ditu gainazalean; haietako bi, gutxienez, 30 km-ko diametrokoak dira. Itxuraz, ez du labarrik ez haranik, baina baditu arrakala batzuk.

Dentsitatea eta albedoa ikusita, badirudi Pandora izotzez osatuta dagoela eta oso porotsua dela.

Prometeorekin batera, Saturnoren F eraztunaren satelite artzaina da.

Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta aurkitu zuen Stewart A. Collins-ek (eta D. Carlson-ek, zenbait iturriren arabera). Nazioarteko Astronomia Batasunak 1980ko urriaren 25ean eman zuen aurkikuntzaren berri.

Pandora satelite-izena mitologia grekoko Pandora pertsonaian du jatorria; Pandora, mitologia grekoaren arabera, lehen emakumea izan zen.

Hasieran S/1980 S 26 izendapen sistematikoa eman zitzaion. Pandora behin betiko izena 1985ean eman zitzaion ofizialki.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]