Edukira joan

Pareidolia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marteko haitz baten satelite irudia, itzalek Marteko Aurpegia ezaguna eratzen dutena.
Aurpegi tristea dirudien iratzargailua.

Pareidolia (grezieratik: para, 'ondoan' eta eidolon, 'irudia') psikologian deskribatutako fenomeno bat da. Irudi aleatorio batean itxura ezaguna duten irudiak osatzeko gizakiok dugun joera azaltzeko erabiltzen da. Jeff Hawkinsek bere memoria-aurresan fenomenoan deskribatu zuen. Normalki aurpegiak ikusteko joera erakusten da, baita animaliak edo pertsona osoak ere.

Ez da hierofania bezala, hau da, gauza sakratuak ikustea, nahiz eta oso gertu dagoen psikologikoki.

Fenomeno ezagun bat Marteko Aurpegiarena da. NASAk Marten aurpegi baten antza zuen muino baten argazkia atera zuen eta hortik aurrera oso famatu bilakatu zen estralurtarren froga gisa.

Pareidolia Rorschachen Frogaren oinarria da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]