Petrus Plancius
Petrus Plancius | |
---|---|
Petrus Plancius. J. Buys/Rein. Vinkeles (1791). Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dranouter (en) , 1552 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Amsterdam, 1622ko maiatzaren 15a (69/70 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, kartografoa, teologoa, klerikoa, instrument maker (en) , geografoa eta diseinatzailea |
Lantokia(k) | Amsterdam eta Amsterdam |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
de.wikisource.org… eta nl.wikipedia.org… |
Petrus Plancius (Heuvelland (latinez: Dranouter), Belgika, 1552 – 1622ko maiatzaren 15a), Pieter Platevoit jatorriz, flandestar teologo, kartografo eta astronomoa izan zen. Mercator proiekzioa nabigazio mapetan ezartzeagatik ezaguna egin zen, baita longtitudea neurtzeko metodo berri bat garatzeagatik. Nabigaziorako hainbat gida argitaratu zituen eta bere lanik ezagunena munduko mapa den Nova et exacta Terrarum Tabula geographica et hydrographica (1592) izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko izena Pieter Platevoet, Dranouter-en jaioa, orain Heuvelland, Mendebaldeko Flandria. Alemanian eta Ingalaterran teologia ikasketak egin zituen eta 24 urte zituela holandako Elizako ministro bihurtu zen.
Inkisizioa-ren beldurra zela eta, Bruselas-etik Amsterdam-era alde egin zuen. Bertan nabigazioa eta kartografiari buruzko jakin-mina piztu zitzaion eta zorionez Portugaletik ekarri berriko itsas ibilbideak aztertzeko aukera izan zuen. Hala bada, Indietarako itsas bideen aditu bihurtu zen.
Kartografoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Holandako Ekialdeko Indietako Enpresaren sortzaileetako bat izan zen eta honentzat 100 mapa baino gehiago sortu zituen. Enpresaren kartografoa izan zen.
1592an berak egindako mapa ezagunena argitaratu zuen, hots, Nova et exacta Terrarum Tabula Geographica et hydrographica. Horrez gain, nabegazio gidak eta egutegiak ere argitaratu zituen eta longitudea zehazteko metodo berri bat garatu zuen. Bestalde, itsas mapetan Mercator proiekzioa metodoa ezarri zuen.
Mapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Orbis Terrarum En 1590
-
Orbis Terrarum 1594
-
Nova Frantzia .. Terra Nova 1592
-
Insulae Moluccae 1592